Kurtsoa bukatzear dago eta beraz, blogari itxiera emateko ordua iritsi da. Hortaz, amaiera gixa, gure lan guztiaren inguruko laburpen bat egingo dugu, dena argi geratu dadin. Hilabete hauetan zehar aniztasunaren inguruko informazioarekin ibili gara lanean, eztabaidatzen, hausnartzen, etab. eta guzti honi esker gaur eta orain gauden lekuan kokatzen gara ikasketa-prozesu berezi honi esker. Lan honekiko espektatiba altuak genituen arren, denbora aurrera joan ahala, geroz eta gehiago harritu egin gaitu. Aipatu beharra dugu aniztasunarekiko begirada aldatu zaigula, benetan barne lanketa egiteko baliagarria izan baitzaigu eta.
Gure bidaia hau, Tabakaleran hasi genuen, proiektu honetako lehen saioa bertan izan baitzen. Hasieran, hezkuntzaren inguruko argazki batzuk aurkeztu zizkiguten eta ondoren, Madrassa Collective erakusketa ikusteko aukera izan genuen, bertatik gure narratiba digitalerako hainbat ideia lortzearren. Tabakalerarekin batera beste 3 saio gehiago egin genituen, guztiak nahiko ezberdinak hauen artean. Bigarren saioa gure fakultatean izan zen eta kasu honetan, Filipa César dokumentala ikusi ahal izan genuen. Hau lagungarria izan zen gure narratiba digitalerako; izan ere, honek lehen ideiak eman baitzizkigun, lehen saioarekin nahiko desorekatuta geratu baikinen, ez genuen oso ondo ulertzen saioaren helburua eta gure lanarekiko harremana. Hirugarren saioa berriz, librea izan zen eta hortaz, gure bideo narratiboa sortzeko aprobetxatu genuen taldekideok. Honetarako, denbora luzez ideiak lotzen eta antolatzen jardun genuen bideoa ahalik eta hobekien gera zedin. Azkeneko saioa berriro ere, Tabakaleran izan genuen eta bertan aurreko astean egindako bideoak aurkezteko eta azaltzeko aukera izan genuen gainontzeko kideen aurrean. Egia esan, hau nahiko interesgarria eta aberasgarria suertatu zitzaigun, bertatik ideia asko atera baikenituen eta gure narratiban ikusi daitezkeenez, hainbat ideia bertatik atera genituen.
Gure ikasketa-prozesuari jarraipena emateko, “Informazioa eta komunikazio teknologiak” irakasgaitik Ainhoa De Juan Goikoetxea etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Ainhoa, Zegamako Aitxuri Eskolan lanean dabilen irakaslea da. Berak, Haur Hezkuntzan izandako lan esperientzia azaldu zigun, hau guztia IKT eta aniztasunarekin lotu zuen. Honetaz gain, gure taldea San Luis La Salle ikastetxera irteera egin zuen “Nola dastatu ilargia” ipuina kontatzeko helburuarekin eta haiekin lan bat egiteko ere. Aipatu beharra dago, aukeratutako istorioa aniztasunaren gaia lantzen duela eta beraz, honen inguruko lanketa egiteak oso langungarria izan zaigu. Gainera, bertan egindako lan guztia argazkien bitartez bildu genuen, gerora bideo motz bat sortuz eta beraz, beste kideek egindako lana ikusteko aukera izan dezaten.
Hitzaldien harira jarraituz, “Eskola inklusioaren oinarriak” irakasgaitik Maiteder etorri zen, honako hau Pausoka elkartetik. Profesional honek bere semearekin bizitako egoera ezberdinak partekatu zituen gurekin, honen haurra gainontzeko haur guztiak bezala aniztasunaren parte baita eta bere aniztasunaren ondorioz, hainbat egoera desatseginak edo gogorrak bizi behar izan ditu. Beraz, hitzaldi honetatik atera genuen ideia zera izan zen, aniztasuna begi onez begiratua izan behar dela eta denak ezberdinak garela onartzeak haundiagoak egiten gaituela, indartsuagoak baikara denok elkarrekin bakarka baino. Aipatzekoa da bestalde, gure aniztasunaren inguruko ikasketa-prozesu honetan hau izan dela gehien irakatsi eta benetan baliagarria iruditu zaiguna. Honetaz gain, irakasgai honetan “Buda explotó por vergüenza” dokumentala eta “La Chica Danesa” pelikula gehigarri bezala erabili ditugu aniztasunaren gaia lantzeko ere.
Azkenik, “Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan” irakasgaitik Kike Amunarriz izan genuen gure artean. Honek, euskararen inguruko hitzaldi bat eskaini zigun, euskarak gure ingurugiroan duen garrantzia nabarmenduz eta benetan zaindu behar dugun altxorra dela adieraziz. Ikasgai honetan ere, ipuin lanketa bat egin genuen, non irakasleak aniztasunaren gaia lantzen duten ipuin zerrenda bat aurkeztu zigun eta gutariko bakoitzak denak irakurri ondoren, taldean zerrendako ipuin bat aukeratu eta honen kontaketa egin behar izan genuen. Egia esan ipuin hauek aniztasuna haurrekin nola landu erakutsi ziguten eta gure gustuko ipuinak izan ziren gehienak, beraz, gaia lantzeko beste metodo aberasgarri bezala ikusten dugu guk.
Ondorioz, bidaia luzea egin dugula hilabete hauetan zehar. Egindako ekintza guztiak oso baliagarriak izan zaizkigu aniztasunaren gaia lantzeko, baita lana osatzeko ere. Beraz, hasieran kokatuta geunden lekua orain gauden lekuarekin alderatuta, nahikoa aurreratu eta ikasi dugula esan dezakegu.
Comentarios
Publicar un comentario