Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin.
Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten diagnostikorik eman. Ingresaturik gelditu zen eta denbora dexente pasata, medikuek egunean 14 krisi ematen zizkiotela ikusi eta Maitederri galdetu zioten ea prest ikusten zen egoera horri ospitaletik kanpo aurrera egiteko, honek beldurragatik, urdiritasunagatik,... bi egun gehiagoz ospitalean geratzea erabaki zuen eta hau prest egon arte ez zioten altarik eman Aimarri.
Ospitaletik itzultzean, haurtzaindegikoek ASPACEra bideratu zuten zuzenean, baina gurasoak bakardadea sentitu zuten; izan ere, gauzak nola egin ez baitzekiten eta ez zuten laguntza askorik jaso. Hernanin ez zegoen Aimarren egoera antzekoa zuen pertsonarik eta familia hau herrian berria zen, beraz herrian nahiko bakarrik eta isolatuak sentitzen ziren, honen ondorioz haurraren egoera herrian "normalizatu" nahi izan zuten eta honetarako Aimar herriko eskolara eramatea erabaki zuten. Momentu hortan hasi ziren zailtasunak familia honentzat, hain zuzen ere, eskola batean Aimarrentzat lekua aurkitzea oso zaila egin baitzitzailen, bakoitzean arrazoi ezberdin bat ematen zien bertan ez matrikulatzeko. Azkenean lortu zuten bertako eskola batean Aimar baieztatzea eta Maitederri honek bizitza eman zion, hori bai, gurasoen laguntza behar izan zuen eskolak, ez baitzekiten egoeraren aurrean ez zer eta ez nola jokatu. Maiteder pozez beteta zegoen eta baiezkoa eman zuen, ez baitzuen besterik nahi bere semea eskolan hartu eta eskolan bat gehiago bezala sentiaraztea baino.
Eskola horretan hainbat urtez egon da gainontzeko haurrekin batera nahiz eta ASPACErekin jarraitu aldi berean, baina azkenean, ASPACEra bueltatu da. Maitederrek aipatu zigun, ez zekiela zer izango zen bere semearentzat hoberena, eskola arruntera eraman edo ASPACEn gainontzeko haurrekin. Honek buruhauste handiak sortu zizkion eta egia esan guri ere buruhausteak sortu dizkigu, ez baitakigu geuk egoera horretan zer egingo genukeen. Gure ustetan, momentuko beharrek eta haur bakoitzaren egoerak asko baldintzatzen dute erabakia, baliteke haur baten egoera hain larria ez izatea eta behar sozialak momentuan garrantzitsuagoak bezala kontsideratzea, kasu horretan eskola arruntera joatea hoberena dela ikusten dugu, baina haurraren egoera larria izanez gero eta behar sanitarioak etengabe behar izanez gero, argi dugu haurra ASPACE-ra eramango genukeela. Ala ere, haur bat da eta gainontzeko haurren antzera, behar ezberdinak izan eta asetu behar ditu.
Maitederrek argi uzti zigun, Aimarren ezaugarriak eta egoera gainontzeko haurrenaren ezberdina izanda ere, eskolan egon den denboran oso gustora egon dela eta oso maitatua izan dela ikusi ahal izan dutela denek. Ikaskideak eta irakasleak oso arro zeuden Aimarretaz eta egin behar zena egin behar zela ere Aimar beti presente zegoen eta dena egokitzen zuten Aimarrek gainontzekoekin batera parte hartu zezan. Bertan ikusi dugu eskolan bertan inklusioa ematen ahalegintzen zirela, egoera eta ezaugarri guztiak kontuan hartzen baitziren eta ez ziren soilik gehiengoarengana zuzentzen. Ahal den guztietan laguntzen zioten eta patio garaian edo momentu ezberdinetan, berarekin jolasten zuten, Maitederrek ez zuen besterik nahi, bere semea lagunekin egon eta denbora alaiak pasatzea baino. Gurasoek bazekiten Aimarrek ez zituela eskolan ematen diren gai eta ikasgaiak ikasi edo barneratuko, ez baita gai horretarko, baina argi zuten beste milaka gauza ikasiko zituela gainontzekoekin harremanetan egonda.
Guzti hau esanda, ohartu gara, benetan baliotsuena edo aberasgarriena pertsonak direla, pertsonak eta hauek egindako eginkizunak. Maiz, beldurragatik gauzak egiteko aukerak galtzen ditugu eta gerora agian damutu egiten gara, bizitzak aukerak eta egoera ezberdinak jarzten dizkigu aurrean eta gu gara hauei aurre egiteaz arduratu behar garenak. Aimarren kasua honako horietako bat da, Aimarren egoerari aurre egitea eskola bakarrak erabaki zuen eta honek eman zion aukera Aimarri haurra izan eta eskolan bere eskubidea bermattu ahal izateko. Askotan gauza txiki bat eginda ere beste baten bizitzan sekulako ekintza burutu dugu eta hau guztia eman da Aimar eta Maitederrekin, pertsonek egindako gauza txikiek ematen digute poztasuna bizitza zail honetan, beraz gu hezkuntza munduko parte izanda eta eskolatik milaka pertsona igarotzen direla jakinda, pertsona hauetariko bakoitza ezagutu, zaindu eta bakoitzari behar duena eman eta behar duena jasotzeko aukera eskaini nahi diegu.

Comentarios
Publicar un comentario