Ir al contenido principal

TABAKALERA I

Aniztasunaren inguruko gaia lantzen hasteko, lehen saioa Tabakaleran izan dugu. Gune honetan, profesional baten laguntzaz, erakusketa bat ikusi eta aniztasunaren inguruko proiektu bat hasteko aukera izan dugu, beraz guzti honekin hasiera eman diogu gure lan berri eta ezezagun honi. Aitortu behar dugu nahiko ziurgabetasuna dugula proiektuarekiko, ez baitakigu ez zer eta ez nola egin beharko dugun proiektua, ezta zertan lagunduko digun ere.


Hasieran, hezkuntzaren inguruko argazki batzuk aurkeztu zizkiguten non, aniztasuna eta eskola ingurunea aztertzen zen. Ondoren, esan bezala, Madrassa Collective erakusketa ikusi genuen eta bertako langileak hainbat azalpen eman zizkigun erakusketan inguruan. Aipatzekoa da, eremu honetan galduak sentitu ginela, izan ere, bertan azaldu zigutenaren eta gure lanaren arteko harremana ez genuen oso garbi ikusi. Garrantzitsua iruditzen zaigu esatea ez garela oso adituak Artearen munduan, beraz bertako lanek zuten esanahia eta hauen bitartez adierazi nahi zutena ulertzeko arazoak izan genituen. 


Erakusketa amaitu ostean, taldeka elkartu ginen eta proiektuari hasiera eman genion. Lehenik eta behin, bakoitzak etxetik ekarritako txikitako irudiak landu eta hauen azterketa sakon bat burutu genuen (ezaugarri nagusienak aipatuz). Ondoren, taldekideen artean elkarbanatu genun irudi bakoitzetik ateratako ideiak eta hau oso baliagarria izan zitazaigun gure artean gehiago ezagutzeko. Honen segidan, amankomunean genituen elementuak zerrendatu genituen, hauek izango lirateke horietako batzuk:


- Haurtzaroa
- Generoari dagokionez, aniztasuna dago. 
- Lagunak/kuadrila ➝ bide ezberdinak.


Tabakalerako lehen saioari bukaera emateko, amaieran aurkeztu behar dugun proiektuaren lehen zirriborroa egin genuen. Egia esan, uste baino hobeto geratu zitzaigun baina hala eta guztiz ere asko daukagu hobetzeko.  Esan nahiko genuke, hasiera batean saio honi gure lanarekin zuen erlazioa antzematea oso zaila egin zitzaigula, baina azkenean nolabaiteko lotura ikusi genuela eta oraingoz nahiko baliagarria egin zaigula lanari buelta bat eman eta beste modu batera enfokatu eta bideratzeko. Bestalde, aitortu beharra daukagu, arteari dagokionez, nahiko galduak ikusi garela eta honek guregan frustrazio moduko bat sortu duela, baina azkenean tabakalera eta gure lanaren arteko zubia eginda lasaiago geratu gara.



Ohartu gara mezu bat bidaltzeko modu ezberdin anitz daudela eta mezuak ez duela zuzen zuzena izan behar, zeharka edo ezkuturik joan daiteke eta hori mezuaren eta bidaliko duenaren araberakoa izango da. Egia esan saioari buruz pentxatzen jarri ondoren, bere xarma aurkitu diogu eta hainbat ideia eman dizkigu gure proiektuan aplikatu eta zertxobait bereziagoa eta erakargarriagoa egiteko. Orain datozen tabakalerako saioen zain gaude, hauetan landu eta erakusten digutenak bidean laguntzen digutelako eta gaiari dagokion ikuspuntua aldatzen eta begirada zabaltzen laguntzen baitigute eta.














Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...