Ir al contenido principal

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu. 


Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino. 


Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten dugu eta errealitatean ez da guk uste bezain besterako. Ohartu gara honen arazoa gure buruan dugun autoestimuan dagoela, izan ere, beti gure gainekoekin alderatzen garelako eta izatez gure maila berekoekin alderatu beharko ginateke. Honetaz gain, historikoki hori ikustarazi digute eta beraz, jakin dugu gu garela gure burua txiki bihurtzen duguna. Ez gara sinistarazi nahi izan diguten bezain txikiak. 



Bestalde, ikusi ahal izan dugu euskara ezagutzen dugunok uste baina gehiago garela eta horrek aberatsago egiten du gure hizkuntza, euskara ez baita soilik erabilpena, ulermena ere bertan dago eta horri behar duen garrantzia eman behar zaiola uste dugu. Erabiltzen dugunok soilik euskara ulertzen dutenak baino gutxiago izanda ere, gutxienez gehiengo batek Euskal Herrian hizkuntza ulertzen du eta honek indarra ematen digu euskaldunoi, giro euskaldunagoa sortzen baitu. Gainera, Kike-k begiak ireki dizkigula esan nahi dugu, hain zuzen ere, euskara guk uste baino garrantzitsuagoa eta indartsugoa delako eta ehundaka urtez iraun duen hizkuntza dela jakinda, gure esku sekulako erantzunkizuna daukagu, onarte iritsi bada urte askoz gehiago ere iraun ditzazke, baina guzti hau gure mende dagoen zerbait da. Guzti honek beldurra ematen digu, gure ustetan euskararen erabilera ez baita behar lukeena eta honek gure hizkuntza arriskuan jarri dezakeela iruditzen zaigu, gure eskuetan horrenbesteko ardura badago eta guk gure ehuneko ehuna ematen ez badugu, zerbait ondo egiten ari ez garen sentsazioa izango dugu eta.




Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...