Ir al contenido principal

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen.


Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz.


Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen ere, gobernuak garrantzia gabekotzat hartu zituelako eta beraz, diru laguntza bati esker, dokumentu hauek berreskuratzeko lortu zuen.


Dokumentalaren egiturari dagokionez, agertzen diren elementu guztiak, adibidez isiluneak, estetika... haien zergatia daukate eta hauen bitartez helburu zehatz batzuk lortu nahi izan dira.


Saioari amaiera emateko, bideo hau oinarri hartuta, zenbait ideia eman zizkigun gure narrazio digitala gauzatzeko eta honen ostean gure taldeetan elkartu eta bideoa nola gauzatuko genuen hitz egiten hasi ginen. Bertan, ideiak bota eta bideoaren planifikazio bat egin genuen, eta hurrengo astean bideoa grabatzeari ekin genion aurrez denon artean adostutako antolamendu horrekin.


Aurreko saioarekin alderatuz, oraingo honetan, gaian kokatuago geundela ikusi dugu eta horrek, proiektuan interes eta arreta gehiago jartzea eragin du guregan. Gainera, saio honi erlazio handiagoa ikusi diogu egin behar dugun lanarekin aurreko saioak zuena baino, beraz, lasaiago eta motibatuago sentitu gara eta pixkanaka dena elkar lotzen hasi gara.
Aitortu behar dugu, bideoa luze xamarra eta astuna egin zitzaigula eta izan genuen sentsazioa zera izan zen; erritmo motela zuela eta ez zela oso erakargarria gu bezalako ikusleentzat. Hala ere, ohartu gara, bideo honetatik hainbat ideia atera ditugula gure grabazioa aberasteko, beraz, nahiko baliagarria izan zaigula aitortu beharra daukagu.
Bideoaz pentsatu eta antolamendua egiteko azken saioa izan zen honakoa, hiru asteak oso azkar pasa zitzaizkigun arren, denok bat egiten dugu hiru saioak nahikoak izan zirela gerora geuk geure proiektuari forma eman eta zerbait aberasgarria ateratzeko esaten dugunean.


Amaitzeko, material ezberdinak ikustea, onuragarria izan dela iruditu zaigu bestelako ideiak ikusi eta kontuan hartzeko. Honekin, gure bideoarentzako ideiak atera ahal izan ditugu, hori bai asko kostatu zitzaigun, hain zuzen ere, bideo sinple bat egin nahi izan genuen, baina aldi berean, asko transmititzen zuen bat, beraz, asko zaindu nahi izan dugu dena eta ezer grabatzen hasi aurretik, dena ondo antolatua utzi nahi izan genuen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...