Hasieran pelikula oso arraroa iruditu zait ez nuelako ezer ulertzen. Ez nuen aditzen transmititu nahi zuten mezua, horregatik hasieran bastante kostatu zait hartzea. Pelikula aurrera zihoanean, hainbat xehetasunez ohartu naiz eta hor izan da ulertzen hasi dudadanean. Lehenengo zehaztasuna Gerdak oina margotzen ari zenean izan da. Lilyk (Einarrek) sentimendu askorekin hartu du soineko txuria eta bertan izan da emakumeekin zerikusia zuela konturatu naizenean.
Oso polita eta interesgarria iruditu zait Gerdak bere senarrari laguntzen zionean. Festetara joaten zirenean bere senarrak esaten zion ez zela Einar bezala sentitzen, baizik eta Lily bezala eta bere emazteak horren alde zegoen ere, gainera soineko, zapata eta pelukak uzten zizkion.
Lehenengo medikura joaten direnean eta eskizofrenia duela esaten diotenean, bere azalean jarrita, oso gaizki sentitu naiz. Filma XX. Mendeetan dago oinarrituta eta egia esanda mende horietan ez zela oso normala ikusten horrelako gertaerak pasatzen zirenean. Baina bere emaztea beti egon zen bere ondoan Lilyri laguntzen. Hainbat medikuetara joan ondoren oso ngaizki sentitzen ziren biak, gainera Gerdarrek momentu batzuetan bere senarraren beharra eta nahia zuen, baina ezin zuen izan, senara gizona ez zen sentitzen eta. Filmaren amaieran Lilyk beste mediku bat aurkitzen du eta mediku honek laguntzeko prest dagoela esaten dio baina ebakuntza zaila izanda zailtasun azko izan dezakela ohartarazi zion baita ere. Lilyri hori berdin zitzaion. Beraren ametsa neska bihurtzea eta sentitzea zela esan zion eta aurrers egin zuten ebakuntzarekin.
Ondorioz, egia da XX. Mendean gauzak ez zirela gaur egun bezalakoak. Segur asko, gizon batek emakume sentitzea oso gaizki ikusita egongo zela. Gaur egun gauzak aldatu arren leku askotan ez dira asko onartzen transexualak eta hori ez da bidezkoa. Munduan aniztasuna egoteko guztiek parte hartu behar dugu, guztiek libre gara nahi duguna egiteko eta izateko. Pertsona guztiak desberdinak dira eta hori da originaltasuna markatzen duena. Pertsonak bakoitzari utzi behar zaio nahi duena izaten, aurreiritziak alde batera utzi behar dira.
Alazne Gorosabel Sopeña
Daniar neska
Pelikula hau asko hunkitu didan film bat izan da. Hasieratik, zertaz joango zen edo gaia suma nezakeen; benetan, gomendagarria da eta iada gomendatu dut.
XX. mendean garatuta dago (1920. urtean) Copenhaguen. Artista bikote bat (Gerda eta Einar) koadroak margotzen dituzte eta ikusiko den bezala, hainbat momentutan, Einar (Lily) Gerda-ren koadroetako modeloa izango da. Einar, jaiotzatik gizona da, baina benetan emakumea dela konturatzen hasten da, batez ere, soineko bat eta mediak janzten dituenean. Hasieran, bikotearentzat (batez ere Gerda-rentzat) "jolas" moduko bat izango da, baina benetan emakumea izan eta sentitzen dela konturatuko dira. Hortik aurrera, egoera txar batzuk biziko dituzte, adibidez: mediku desberdinetara joan eta buruko ebakuntza bat behar duela esatea, eskizofrenikoa dela esatea, mutil batzuk kalean jotzea... baina azkenean, asko kostata, mediku bat ezagutuko dute prest egongo dena Einar/Lily-ren ametsak betetzeko.
Mediku honek, ebakuntza zaila eta konplexua dela adierazten die, baina bereziki, "gizonari" berdin zaio, izan ere, azkenean, bera nahi duena lortuko du, eta nahiz eta asko sufritu, lortzen du/dute.
Pelikula honek asko transmititu dit, hala nola, maitasuna, indarra, esfortzua... baita tristura ere.
Bikotea asko maite da, eta nahiz eta batek konturatu benetan ez dela sexu horretakoa sentitzen, besteak, ahal duen moduan laguntzen eta babesten dio (nahiz eta batzuetan kostatu), bai besteen aurrean egoterako momentuan bai ebakuntzan zehar.
Bikotea orokorrean baina batez ere Einar/Lily-k duen indarra ere garrantzitsua da. Garai horretan, ikusi den bezala, modu horretan adieraztea gaizki ikusita zegoen eta nahiz eta horrela izan, berak, kalera ateratzeko indarra dauka, bera sentitzen den bezala izateko indarra dauka...
Biak esfortzu handiak egiten dituzte dena ahalik eta hobekien ateratzeko, bakoitzaren esfortzua desberdina da, baina bien artean, lortzen dute. Asko kostata eta sufrituta ere, ametsa egi bihurtzea lortzen dute, eta hori, bai maitasunarengatik, bai indarrarengatik eta baita esfortzuarengatik ere da (besteak beste).
Tristura, bi arrazoiengatik izan da. Lehenengoa, filmaren bukaeragatik. Bigarrena, benetako arazoarengatik.
Egia da, mende eta urte horietan, transexualitatea gaizki ikusita zegoela (eta gaur egun leku batzuetan ere gaizki ikusten da). Nahiz eta urte asko pasa eta gauzak aldatu, pertsona batzuen pentsamendua ez da aldatu. Denok eskubidea daukagu nahi dugun bezala janzteko eta izateko; sexua edo hitza "emakumea/gizona" alde batera utzita, ondo tratatu beharko ginateke eta aurreiritziak alde batera utzi. Bakoitza, desberdina da eta desberdintasuna ona da, baita beharrezkoa ere. Aniztasuna egon behar da baina landu behar da ere. Leku batzuetan, horrelako kasuak gaizki ikusten dira eta gauza okerragoak egitera ailegatu daitezke, horregatik, gizarte honek aniztasunari buruzko lanketa bat behar du.
Honetaz gain, ametsak beti egi bihurtzen saiatu behar gara nahiz eta asko kostatu. Esfortzu bat suposatzen du (batzuetan handiagoa, beste batzuetan txikiagoa), baina azkenean, lortzen denean eta lortzen dela ikusten denean, poztasuna ikarragarria da.
Estela Gutiérrez Salguero.
EMAKUME DANIARRA
Pelikula honek zalantzarik gabe garai horretako estereoptipo guztiekin bukatu zuen. XX. mendean pentsaezina zen mutil bat emakume baten gorputzean jaiotzea eta horrela erantzun zuten mediku guztiek erotzat, ezkizofrenikotzat… hartuz benetan ulertzen ez zutelako. Baina hor zegoen Gerda, hasieran Einar bultzatu zuena emakumez janztera eta bere izaera benetan garatzen hasieran jolas moduan egin arren. Gerdak oso emakume gogorra eta ulerkorra zela erakutsi zuen pelikula osoan zehar.
Pelikulak ere benetako maitasuna zer den erakusten du, Gerdak Lily eta Ainar pertsonarengan zuena, ez diola inoiz alde batera uzten eta garrantzitsuena, gertatzen zaiona ulertzen zion berarentzat gogorra izan arren. Maitasun horrek erakutsi zuen maitasuna itsua dela, ez dugula fisikoa maitatzen, izakera baizik.
Pelikula honek asko hausnartzen lagundu dit gaur egungo egoeraz. Betiere egon direlako transexualak baina ezkutatu egin izan behar dira gizartean lekurik ez zutelako gaixotasun bezala ikusten zituztelako. Hala ere, beti egongo da norbait beti laguntzeko prest dagoena eta benetan ulertuko dizuna.
Gaur egun ere transexualek, bidea pixka bat irekiagoa dute eta tokia dute gizartean. Hala eta guztiz ere oraindik ez daude guztiz onartuak eta inklusioaren laguntzaz gizartean osotasunean onartuak izaten lortu behar dugu, bai beraiek eta bai pertsona oro. Horretarako Lily bezalako pertsonak behar ditugu, bere izakera gogorraren laguntzaz nahi zuena lortu zuelako hain garai itxian beldurrez josia egon arren.
LGTBI kolektiboak asko laguntzen du pertsona hauek gizartean sartzen eta normalizatzen eta horregatik jendeari zapia begietatik kendu behar diogu eta pentsaera irekia izaten erakutsi.
Hala eta guztiz ere erronka haundia daukagu gizartean denak maila berdinean onartuak izateko eta bidea inklusioa da.
ANE IRIGOYEN HERNÁNDEZ
LA CHICA DANESA
Gaurkoan “La Chica Danesa” pelikularen inguruko hausnarketa burutuko dut. Aipatutako filma hau XX.mende hasieran kokatzen da, zehazki, 1926.urtean. Istorio hau Copenhague hirian ematen da, non protagonistak Einar eta Gerda bikoteak diren.
Pelikula honetan ikusten dugu Einar/Lili emakume izateko egiten duen borroka bidea nolako den. Pertsonai honek transmititzen duen esfortzua, borroka… ikaragarria da. Izan ere, aurretik aipatu bezala, Einar emakume sentitzen da baina bertako garaia dela eta, bazterte egoera batean bizi da eta horren ondorioz, jasan behar duen presioa bidegabea iruditzen zait.
Hasieran Liliren pertsonaia “joku” bezala hartzen dute bera eta bere emazteak, baina istorioa aurrera doan heinean Einar konturatzen da benetan Lili izan nahi duela, emakume sentitzen delako. Gerda, hau da, bere emaztea onartu egiten du Liliren “pertsonaia” baina pixkana-pixkana konturatzen da egoera hau jokutik haratago doala. Gerda bere laguntza eskaini arren, ez du bere senarraren egoera guztiz onartzen eta are gehiago, Lili “pertsonaia” desagertzeko eskatzen dio. Einar/Lili bere emakumearen eskaerari erantzuteko asmoz, hainbat mediku bisitatzen ditu non bertan psikologikoki gaixorik egongo balitz bezala tratatzen duten. Azkenean, Lilik mediku bat aurkitzen du ulertzen eta laguntzen diona. Bera izango da genero aldaketan lagunduko dion medikua eta zoriona itzuliko diona, baina zoritxarrez bigarren ebakuntzaren ondorioz hil egiten da.
Pelikularen garaitik gaur egunera transgeneroen egoera hoberuntz aldatu dela pentsatzen dut eta geroz eta onarpen handiagoa dagoela ziur nago baina egia da, oraindik badagoela jendea ez dituela horrelako situazioak ulertzen ezta onartzen ere, eta seguraski pelikulan agertzen diren egoera batzuk gaur egun ere ematen dira. Horregatik, kontziente izan behar dugu gure gizartean aldaketa handiak eman behar direla oraindik eta hau, guztion artean lortu behar dugu zerbait da. Horretarako, lehen pausua, gizartean aniztasuna dagoela onartzea da, pertsona guztiak ezberdinak bait gara.
Bukatzeko, pelikulan agertzen den azkeneko eszena komentatu nahi dut. Bukaeran ikusten dugu nola Gerda joaten den Lilik marrazten zituen paisaiak bisitatzera. Berak zapi bat darama lepoan, Lilik emandakoa, baina haize bortitzaren ondorioz zapia “hegan” egiten du. Gerdaren lagunak harrapatzen saiatzen da baina berak “dejalo ser libre” esaten dio zapiari erreferentzia eginez. Hunkigarria izan da eszena hau, izan ere, Lilik bizitako egoerak ez dio zapiak duen “askatasun” hori izaten eta azkenean, Gerdak ulertu egiten du gizartetik jasotako onarpen eza eta askatasun eza jasan duela.
Onartu behar dut pelikula bukatu ondoren eta hau, benetako gertaera batean oinarrituta dagoela jakin dudanean informazio gehiago bilatu dudala Lili Elbe-ren inguruan. Interesgarria iruditu zait jakitea generoz aldatzeko kirurgia egin zaion lehen pertsona ezaguna dela. Honetaz gain, oso polita iruditu zait filma hau egin zutenek izan zuten detailea Lili Elberekin. Izan ere, bere hilobia 1960ko hamarkadan eraitsi zuten eta 2016ko apirilean, beste hilarri bat inauguratu zuten beraiek, hau da, filmaren sortzaileek.
Bakartxo Gonzalez Puente
LA CHICA DANESA Josune Iraola Eceizabarrena GA-1
Lehenik eta behin filma izugarri gustatu zaidala adierazi nahiko nuke. Oso argi daukat, filmek zerbait interesgarria, erabilgarria edota hausnartzera bidaliko gaituzten ideiak eskaini behar dizkigutela eta hori oso ongi egin du filmaren zuzendariak, hain zuzen ere, gaur egun oso azalean dagoen gai baten garrantzia adierazten baitu: “transgeneroa” edo zehatzago esanda “identitatea”.
Garai bateko gizarte egoera irudikatzen du. Gizonezkoek, emakumezkoekin nahi dutena egin dezaketela dirudi, hauen eskura egongo balira bezala. Gainera, emakume hauek ezin dute ezer esan edo egin honen aurrean, gizonezkoen ondasunak diren objetuak dirudite eta. Filmean literalki honela dio pertsonaietako batek: las chicas están acostumbradas a que los chicos las miren, al revés no. Esaldi hau azpimarratu nahiko nuke, egia esan garai batean hori ala zela argi dagoelako, baina gaur egun egoera asko aldatu ez dela uste dut. Emakumezkook, oraindik milaka egoera bortitz, hitz edo esaldi matxistak entzun,… eta antzerako hainbat egoera bizi behar izaten ditugu eta honek lotxa/tristura handia ematen dit.
Filmaren gai nagusia Einerren identitatea da, hau sexu maskulinoarekin jaio zen eta beraz “ohikoa” den bezala, gizonezko generoarekin lotu zuten. Honek gizartean gehiengoak egiten duen bezala (norma jarraituz), emakume batekin ezkontzen da eta elkarrekin bizitzera joaten dira. Biak dira margolariak eta egia esan oso ondo margotzen dute, baina emakumeari zera esaten diote, margolari bikaina izatera igaroko dela modelo perfektua aurkitzen duen momentuan. Ondorioz, bere senarrarekin hitz egin eta hau “emakumezko” jantziak jantzi eta margotu egiten du. seulako arrakasta izanez marko hauekin. Momentuan ohartzen da Einer bere betiko identitate hori ez dela berezkoa eta bera Einer izan beharrean Lili dela.
Sekulako gai potentea dela iruditzen zait honakoa, geroz eta kasu eghiago baitaute sexu bateko organoekin jaio eta kontrako generoa duten pertsonenak. Bizitzeko behar-beharrezkoa da norberak bere burua ezagutu eta identitate bat sortzea, honen araberakoak izango baikara, kasu honetan Einerrek argi zioen, jada ez zekiela zein zen eta ezin zuela egun bat gehiago ere igaro sentimendu horrekin. Garai horretan honelako anabasa bat izateak, sekulako beldurra eman beharra zeukala uste dut, gizarteak oso argi baitzuen genero bakoitzeko pertsonak zein bide jarraitu behar zuen. Gauza zera da, Lili pertsonaia asmatu zutela bien artean jolas modura, probatzearren, baina mutila paper horretan gustura eta eroso sentitzen dela ohartu zen eta NESKA” izatea gustatuko litzaioke ikusten du. Behin baina gehiagotan probatzen du rol horretan sartzea eta geroz eta argiago du bera Lili dela eta ez Einer, jolas bat bezala hasi zena gerora bere ilusio eta bizitza errealean bihurtzen da...
Egia esan, ezin dut imajinatu ere egin zer izan behar duen zurea ez den gorputz batean egotea, gainera gainontzekoek zer esango duten, zer irudituko zaien, nola erreakzionatuko luketen,...pentsatzeak ere presio handia sorrarazi beharr dauka pertsona horrengan. Ala eta guztiz ere, nire ustetan norbera dena izan behar da eta berea sentitzen ez duen gorputz batean jaio bada, hori manifestatu eta aldatzeko eskubide guztia du. Denok dugu aske izan eta aske bizitzeko eskubidea eta. Egoera zein larria eta garrantzitsua izatea ikustera pertsonak hauen bizitza sakrifikatzera iristen diren momentura iristen garen arte, protagonistaren moduan, operazioak bizitza ordaindu ahal zion arren bizitzeko zuen esperantza bakarra izatera iritsi zelako. Ezin dugu inor behartu ez den hori izatera, benetan maite dugun norbait bada dena emango dugu pertsona hori den bezalakoa izaten laguntzeko. Horixe bera egiten baitu protagonistaren emazteak filmaren amaieran, bere senarra onartu, errespetatu eta berak egin nahi duen horretan lagundu.
Guzti honek gehiago lagundu nau aniztasunaren inguruan dagoen beldurraz ohartzen, hain zuzen ere, markatua dagoen norma horretatik ateratzeak beldurra ematen baitigu eta gure inguruan norma horretatik at dagoen norbait egonez gero begi txarrez ikusten dugu. Gizartean dauden arauak, eraiki diren moduan deseraiki eta berriak eraiki daitezkeela uste dut, pertsonon esku baitago.
Gaur egun gero eta aniztasun handiagoa dago gure gizarte honetan (gau guztiei dagokionez), hau onartu eta errespetatzea baino ez zaigu geratzen, bizitza honela delako eta horrekin bizitzen jakin behar dugulako. Pixkanaka aurrez aipatutako norma horretatik irteten goazenaren susmoa daukat, baina oraindik lan handia geratzen zaigu, egunero-egunero milaka pertsonek bazterkeriak eta diskriminazioak jasan behar izaten dituztelako, ez dugu eta aniztasuna gogoko. Maiz pentsatu ohi izan da, honelako kasuetan aurkitzen diren pertsonak gaixorik daudela edo iparra galdu dutela, baita konpondu edo sendatuko daitekeen zerbait dela, guzti honek buruari milaka buelta ematea eginarazten dit, nolatan pentsa dezake gizakiak honelakorik?
Filmaren zati bat oso gogorra egin zait eta Einarren esaldi batekin geratu naiz: muchas veces he pensado en matar a Einar, pero la idea de matar a Lili me detiene. Asko hunkitu nau honek, pertsonok libre eta gure buruarekin eroso sentitzen ez bagara, bizitzeko arrazoiak galtzen ditugu eta, bizitzarekin amaitzera iritsi arte. Ez gara ohartzen, gainontzekoek bizi duten egoera ez dela guk kanpotik ikusten duguna bezalakoa eta guk esandako zurrumurruek min handia egin dezaketela. Gehiago arduratu beharko ginateke pertsonak ezagutzean eta gutxiago hauek kritikatzean, azken finean denok gara bat gehiago mundu zabal eta anitz honetan. Ezin diegu gainontzekoei egin guri gustatuko ez litzaigukeena, beraz goazen elkar ondo ezagutu eta gure artean mundu ezberdin eta koloretsu bat sortzea!
Ezberdintasunek pertsonak batu beharko lituzke, ez banandu edo baztertu...

Comentarios
Publicar un comentario