Honako hitzaldi honetan Ainhoa izeneko irakasle bat etorri zen bere ikasketa eta egindako ibilbideari buruzko informazioa ematera. Ainhoa, Zegamako Aitxuri Eskolan lanean dabilen irakaslea da. Berak, Haur Hezkuntzan izandako lan esperientzia azaldu digu unibertsitaean emandako hitzaldian,hau guztia IKT eta aniztasunarekin lotu ditu eta egia esan nahiko hitzaldi interesgarria iruditu zaigu taldekideoi.
Ainhoaren ibilbidea luzea izan dela argi geratu zitzaigun, eta bidean arlo asko landu ditu, ala nola ingelesa, kultura-bisuala, etab. Horretaz gain, gai ezberdinei buruz ikastaro ugari burutu ditu, eta guzti honek, bere ibilbidea gehiago irekitzea eta aberasgarriagoa izatea lagundu dio. Beraz ohartu gara benetan lan giro honetan jardun nahi badugu etorkizun batean, gogor lan egin eta gauza anitzei buruz ezagutza eta jakintza izan beharko dugula, baina benetan horretarako gogoa eta nahia badugu badakigu lortuko dugula.
Bere esfortzuari eta inplikazioari esker, oposaketetan, puntu asko lortu ditu eta gaur egun dagoen lekuan egoteko aukera izan du; nahiz eta hasiera batean, Haur Hezkuntza bere lehentasuna ez izan. Aitortu zigun gaur egun oso gustura eta pozik aurkitzen dela bere lanpostuan, ingelesa erakusten baitie haur hezkuntzako ikasleei eta ingelesa oso gogoko du Ainhoak.
Honekin lotuta, Haur Hezkuntza oso etapa garrantzitsua dela adierazi digu. Bere amaren islada izan du mundu honetan eta horrek, asko bultzatu eta animatu du bere bizitzan bide hau hartzerako garaian. Bere aita aldiz, Berritzeguneko langile bat da eta teknologia munduan oso murgildua egon da bere bizitza guztian zehar, horregatik bideratu zuen bere hitzaldia Haur Hezkuntza eta IKT-en gaietara.
Ainhoak, irakasle on bat izateko, bokazionala izan behar dela argi utzi digu. Izan ere, modu honetara motibatuago joango baikara eta jarduera eta proposamen berriak egiteko gogo gehiago izango dugu. Hau guztiaz gain, ikastaroek eta formakuntzek gure burua eraiki eta osatzen laguntzeaz gain, ideia berriak eta metodologia berriak aportatzen dizkigute eta hau oso baliagarria izan ahal zaigu gerora lan bat aurkitzerako orduan.
Bere egunerokotasunean, IKT-ak erabiltzen ditu, umeei Youtube-ko bideoak ingelesez jartzeko eta irudiak erakusteko eta lantzeko. Beraz, IKT-ek gauza on eta berriak aportatu dizkiola aitortu zigun, ikasleei hizkuntza bat erakusteko modu ezberdin eta berritzaile bat eskaini diote, gainera gure ustetan guzti honek haurrei ikasteko gogoa eta ilusioa areagotzen die eta agian emaitza esanguratsuagoak lortzea eragin dezake.
Hitzaldi honi esker, hausnarketa sakona egin ahal izan dugu gure ikasketa eta etorkizuneko lanbideari dagokionez. Ohartu gara egiten ari garen ibilbide honetan, etengabe ikasten eta formatzen egon behar garela, hain zuzen ere, gure burua eratzeaz gain gerora aukera gehiago suertatzeko aukera emango digute eta. Benetan maitatzen bada lanbidea, oso gauza politak eta aberatsak lortu ahal izango ditu bertan, benetan gure esku dagoena egingo dugu eta gure eskuetan dauden ikasleei motibazio, gogo eta poza tranmitituko diegu, guzti honek egindakoarekin arro eta pozez betea sentitzea egingo digu. Ainhoa gaztea da eta jada lanean dago, honek esperantza ez galtzea egiten digu, ez baita ezinezkoa lan mundu honetan lana aurkitzea askok askotan esan diguten moduan. Ala eta guztiz ere, oraindik egoteko geratzen zaigun lan guztiak atzeraka botatzen gaitu eta ez daukagu argi benetan baliagarria izango den hainbat urtetan egin beharko dugun ahalegin erraldoi horrek. Gure buruetaz fio gara eta argi eta garbi dugu gogor jardungo dugula zinez.
Ainhoari esker bestalde, gradua amaitu ostean zer egin dezakegun edo zein aukera dauden argiago geratu zitzaigun, baina egia esan behar badugu, nahiko beldurtuta eta tristetuta gerati ginen. Ainhoak adierazi zigun moduan, lan honetan aukerak ez dira zerutik erortzen, gure ahaleginek markatuko dute gure bidea eta egia esan ez da oso bide erraza, beraz gogor jardun beharko dugu hemendik aurrera mundu honetan jarraitu nahi badugu.

Comentarios
Publicar un comentario