"Buda explotó por vergüenza" filma Baktay izeneko haur baten inguruan oinarritua dago. Neska honek eskolara joateko eta heziketa bat jasotzeko egiten duen borroka erakusten du pelikulak.
Esan bezala, Baktay-ek eskolara joan nahi du baina hori lortzeko egin beharreko bidea ez da erraza izango. Izan ere, eskolara joateko koaderno baten beharra du. Hemen hasten da neska honen borroka-bidea.
Pelikula honetan oso argi ikusten da genero bereizketa. Alde batetik, eskola segregatuaren eredua dugu, non mutilak eta neskak bereizi egiten dituzten eskoletan eta beste alde batetik, gizonezkoek dituzten lanbideetan eta emakumezkoak egiten dituzten lanen arteko desberdintasunak ere erakusten dira. Beraz, film honetan emakumearen rola zein den argi isladatzen da. Gainera, aipatzekoa da rol hauek txikitatik barneratzen dituztela erakusten duela pelikula honek, izan ere, Baktay eskolara joateko egiten duen borrokaren bidean adibide argiak ikusten dira, hala nola, eskolarizazio eza, bere ahizparen zaintza…
Bideoaren bukaeran badago esaldi bat atentzioa deitu didana: “Baktay muerete porque sino esos niños no te van a dejar en paz ”. Esaldi hau protagonistak bizi duen egoera isladatzen duela uste dut. Izan ere, aurretik aipatutako emakumearen egoera kontuan hartuz, nabarmena da askatasun eza dutela eta esaldi hori pelikulan entzuten denean ikusten dugu Baktay mutilez osatutako haur taldeak aginduak ematen dizkiotela, eta Baktay haien aginduak bete nahi ez bazuen ere, azkenean amore ematen du.
Filma honek erakusten duena gogorra iruditu zait baina aldi berean, beharrezkoa. Horrelako pelikulak benetan gertatu diren egoeren isla direlako eta bertan agertzen den protagonitaren borroka hunkigarria bait delako.
Esan bezala, Baktay-ek eskolara joan nahi du baina hori lortzeko egin beharreko bidea ez da erraza izango. Izan ere, eskolara joateko koaderno baten beharra du. Hemen hasten da neska honen borroka-bidea.
Pelikula honetan oso argi ikusten da genero bereizketa. Alde batetik, eskola segregatuaren eredua dugu, non mutilak eta neskak bereizi egiten dituzten eskoletan eta beste alde batetik, gizonezkoek dituzten lanbideetan eta emakumezkoak egiten dituzten lanen arteko desberdintasunak ere erakusten dira. Beraz, film honetan emakumearen rola zein den argi isladatzen da. Gainera, aipatzekoa da rol hauek txikitatik barneratzen dituztela erakusten duela pelikula honek, izan ere, Baktay eskolara joateko egiten duen borrokaren bidean adibide argiak ikusten dira, hala nola, eskolarizazio eza, bere ahizparen zaintza…
Bideoaren bukaeran badago esaldi bat atentzioa deitu didana: “Baktay muerete porque sino esos niños no te van a dejar en paz ”. Esaldi hau protagonistak bizi duen egoera isladatzen duela uste dut. Izan ere, aurretik aipatutako emakumearen egoera kontuan hartuz, nabarmena da askatasun eza dutela eta esaldi hori pelikulan entzuten denean ikusten dugu Baktay mutilez osatutako haur taldeak aginduak ematen dizkiotela, eta Baktay haien aginduak bete nahi ez bazuen ere, azkenean amore ematen du.
Filma honek erakusten duena gogorra iruditu zait baina aldi berean, beharrezkoa. Horrelako pelikulak benetan gertatu diren egoeren isla direlako eta bertan agertzen den protagonitaren borroka hunkigarria bait delako.
Bakartxo Gonzalez
Gaur egun garai bateko egoera bizi ez dugun arren, oraindik baztertze eta diskriminazio momentu eta egoera anitz bizi behar izaten ditugu pertsonok. Film honek, ederki salatzen du emakumeek zein nolako egoera bortitzak jasan behar izan dituzten historian zehar, normalean gizonen aldetik. Emakumeen egitekoa zaintzarekin eta garbiketarekin erlazionatua egon da beti, gainera ez dute hezkuntzarako eskubiderik izan, filmean argi ikusi daitekeen moduan, gizonezkoen kasuan berriz “prestigio handiagoko” lanbideak jorratzen zituzten. Pixkanaka aldatzen joan da emakumeok, ezgaitasunak dituztenak, atzerritarrak,... beren eskubide eta aukerak lortzearren egindako lan guztiagatik, baina nahiz eta orainarteko borroka guztiak sekulako emaitzak lortu, egiten ari garen borrokak ez du behar bezalako indarrik izan guztizko inklusio hori lortzeko. Jokatzeko moduak, kultura eta erlijioarekin harreman zuzena izan ohi du eta hau txikitatik barneratzen digutenez, gerora oso zaila da hau aldatu ahal izatea. Gure esku dagoen guztia eginda ere, ez gara nahikoak zapaltze eta baztertze egoerekin amaitzeko, nahi izateak kasu askotan ez baitu ahal izatea bermatzen.
Inklusioaren gaia zertxobait barneratua dugula esango nuke, baina oraindik egiteko handia dugu, ez baikara denok maila berekoak ezta balio berekoak gure gizartean. Talde gutxituek baztertze egoerak jasan behar izaten dituzte mahiz eta gu geu ohartu gabe baztertze horren parte gara, bai gure buruarekin hobeto sentitzeko, bai gu geu baztertuak ez izateko, bai gainontzekoen aurrean gure boterea erakusteko,... Film honen bitartez ohartu naiz, gizartean pertsona bakoitzak bere “lekua” duela eta bertatik atera nahi eta ezin ahal izateak sortzen duela benetako diskriminazioa, erabat barneratua baitugu bai nongoak garen eta bai non egon behar dugun, hau errespetatzen ez badugu arazoak izango ditugu eta ondorioak negatiboak izango dira guztiz. Askotan hitz egin dugu, emakumeengan sortzen den presioa beti fisikori lotua dagoela eta gizonezkoetan indarrarekin, dokumentalean argi eta garbi ikusi diateke, kobazuloan bahituak izan diren neskatoak “ohikoak” ez diren trazuak dituztelako izan delako. Beraz, gizarteak guregan sortzen duen presioak, gure rolak eta identitateak markatzen dituela eta honen ondorioa dela oraindik XXI.mendean inklusioa ez lortu izana.
No he buscado a nadie que me quisiera enseñar, por lo que he aprendido yo sola.
Neskatoak esandako esaldi honek asko unkitu ninduen eta honi esker ikusi ahal izan dut errealitatean pertsona askok %200-a eman behar izan dutela aurrera atera ahal izateko inork ez duelako hauetan sinistu ezta laguntza eman nahi izan ere, beraz hauen borroka eta indarragatik izango ez balitz, ez lirateke gaur egun dauden lekuan egongo.
Hauetariko egoera bakoitzean egotean, bakarrik eta txikiak sentiaraztea egiten gaituzte, baina egoera berean egon diren milaka pertsona daude eta hauek aurkitzean lasaitasuna aurkitzen dugu. Zera esan nahi dut, mundu honetan ez gaude bakarrik eta baztertze egoerarik jasan izanez gero, irtenbidea aurkitzeko mila bide daude, denen arteko borrokaren bitartez, emaitza esanguratsuak lortuko ditugu hainbeste urtetan amestutako berdintasun hori lortzeko, mundua ikusteko beste betaurreko batzuk izateko. Aldatu behar dena ez da pertsona bera, honen pentsamendua eta ikuspuntua baizik. Baina denok dakigu, inork ez diola egoerari begiratu nahi izaten arazoari norberarekin ez badoa gaia, kasu honetan inork ez du behatz bat bera ere mugitzen. Neskatoak honako esaldi hau esaten du eta egia esan oso gogorra egin zait hura entzutea, pertsona askoren bizitza bizitza izna baino borroka konstante bat baita: No me gusta jugar a la guerra…
Josune Iraola Eceizabarrena
"Buda explotó por vergüenza" filma, haur bateko istorioan oinarrituta dago. Haurra, neska da eta Baktay izena du. Filman, neska honek eskolara joateko egiten dituen ahaleginak agertzen dira. Baktay, beste haur eta familiak bezala, kobazulo batean bizi da eta berak bere ahizpa txikia zaintzen du ama kanpoan dagoen bitartean. Eskolara joan nahi duenez, liburu bat behar du eta bai lortzeko bai eskolara joateko lan handia egingo du.
Pelikula honetan, argi ikusten da genero desberdintasuna. Hasteko, kobazuloetan bizi direnak, gehienbat ama bat bere seme-alabekin da; eskola segregatua dago, hau da, mutilen eskola alde batetik eta bestetik, nesken eskola. Honekin batera, gizonezko eta emakumezkoen lana ere desberdina da; emakumeak gehienbat ura hartzera joaten dira eta gizonezkoak merkatuan agertzen dira. Filman, rol bakoitza argi agertzen da eta gainera, ikusi daitekeenez, txikitatik, rolak barneratuta dituzte, horren adibideak, Batkay eskolara joateko edo eskolatik bueltatzeko bidean aurki daitezke, besteak beste.
Bukatzeko, filmaren bukaeran agertzen den esaldi bat atentzioa deitu dit, esaldia Abass-ek esaten du eta honakoa da: "Batkay muérete, sino no serás libre". Esaldi gogorra da, nahiz eta momentu horretan haur talde bat "jolasten egon", serioki ari dira eta esaldiak, kasu askotan gerta daitekeen errealitate bat adierazten du. Pertsona asko, arrazoi desberdinengatik, asko sufritzen dute baina film honek, gehienbat, emakumeari egiten dio erreferentzia. Momentu horretan, Batkay mutilez inguratuta dago eta azkenean, bakean uzteko, amore eman behar du.
Estela Gutiérrez Salguero.

Niri dokumentalak hasieratik hunkitu dit ikusita nola ume hoiek kobazuloetan bizita ikasteko zein gogotsu dauden. Baktay neskatxoa eskolara joaten motibatzen da bere bizilagun Abbas alfabetoa esaten eta irakurtzen ikusten duenean.
Hasieran Baktay Abbasekin bere eskolara joaten da, baina neska dela ikusterakoan kanporatu egiten dute eta “neskentzako eskolara” joan behar duela esaten diote. Iristearakoan kriston desberdintasuna dago mutilen eskolarekin: Neskak, denak juntu daude gela txiki batean irakasgai orokor batekin eta mutilak aldiz, kanpoko guenan bereiztuak eta bakoitzak aulki batekin eta irakasgai espezifiko desberdinekin. Hor segregazioa nabarmena da, biek eskubide berdinak izan arren.
“Talibanak” diren haurrek Baktay eta beste hiru neska bahituta diztuzte emakumeak eskolara ezin direlako joan pentsatzen dutelako edota oso begi politak dituztelako. Hori hausnartzera eraman dit: Izan daiteken arrazoietako bat haien helduetan ikusten duten biolentzia eta matxismotik etor daiteke, zer nolako "desberdintasuna" dagoen neska eta mutilen artean irakasten dietelako, eta gehien emakumeak mespretsatzen eta gutxiesten.
Dokumentaletik arreta gehien deitu zaidana bukaerako esaldi hau izan zen: “Muérete, sino no serás libre”. Zer esan nahi du esaldi horrek? Zer pertsarazten du? Niri pertsonalki erreferentzia egiten dio bizitza osoan ez garela libre izango zeren beti egongo da norbait gu agindu edo kondizionatu egingo gaituena. Kasu honetan, emakume izateagatik izan liteke hain lurralde matxistan bizitzeagatik eta horren kontra aritzeagatik.
Gogoeta honek, hezkuntzan eta beste hainbat sektoreetan zer nolako inklusio eta aniztasun falta dagoen ikustera eramaten dit. Bakoitzak bere bizitzaz arduratzen delako eta ez duelako besteen errealitate gogorra ikusi nahi. Hala ere, dokumental honetan agertzen den guztia gaur egungo gizarte batzuetan gertatzen da oraindik eta horrekin guztion artean bukatu behar dugu.
ANE IRIGOYEN HERNANDEZ.
Hasieratik harritu didan dokumentala izan da. Gainera, gerrei buruzko, emakumeen bizitzaz eta askatasunari buruzko metaforak agertzen dira pelikula osoan zehar eta hauek errealitatean isladatzen direnez pentsarazten egiten digute.
Bekty, pelikuaren protagonista, eskolara joateko eta bertara eraman beharrezko materialak lortzeko ahalegin handiak egiten ditu. Hasteko arrautz batzuk saltzen saiatzen da koaderno bat lortu ahal izateko. Lortzen duenean eskolara joaten da bere bizilagunarekin baina ez diote esertzen uzten neska delako, eta maisuak neskentzako beste eskola bat dagoela esaten dio. Koadernoa lortzen du eta arkatza bezala bere amaren ezpain-margoa eramaten du. Momentu hartan, bere kideek ikusten diotenean harriak botatzen hasten dira. Horrek neskei gutxituak bezala sentiarazten die gaur egun bezala ere.
Suposatzen da neskak eta mutilak eskubide berdinak dituztela; baina Bekty bere bizilagunarekin klasera jaoten direnean desberdintasunak nabarmentzen dira nesken eta mutilen artean. Dokumentalean bezala, historian zehar emakumeek eskolara joateko eskubidea ez dute izan, seme-alabak zaintzeko beharra zuten, etxea garbitzeko eta ondo mantetzeko eginbeharra...
Azkenik, gustatuko litzaidake esaldi bat nabarmentzea: "Batkay muérete, si nó no serás libre". Esaldi horrek kideak esan zioten jolasten ari ziren bitartean. Gaur egun, depresioa duen edo gaizki dagoen norbaiti esaten badiote suizidiora eraman diezaiokete halako gauzak esaten dutenean. Oso gogorrak diren hitzak dira eta kontuz ibili behar da esaten denarekin. Jolasten izan zen arren, oso serio esan zuten eta horrekin kontu handi aizan behar da.
ALAZNE GOROSABEL SOPEÑA.


Comentarios
Publicar un comentario