Ir al contenido principal

TABAKALERA IV

Tabakalera proiektuari amaiera emateko, talde bakoitzak egindako bideoak aurkeztu ditugu. Horretarako, bertako areto batean elkartu gara eta pantaila handi batean bideo guztiak plazaratu ditugu. Talde bakoitzaren bideoak ikusi ostean, partaide guztiak eszenatokira irten dira eta haiek egindako lana azaldu digute. 


Aipatzekoa da bideoa burutzeko baldintzak berak ziren arren, gerora talde bakoitzak egindako proiektua erabat ezberdinak izan direla euren artean. 


Gure bideoa genero estereotipoetan oinarritzen da eta horren arira egin dugu gure proiektua. Bertan agertzen diren xehetasun guztiek esanahi bat izatea lortu nahi izan dugu. Beraz, grabaketa momentuan oso adi geunden bideoan agertuko ziren mugimendu eta irudi guztiak ezin hobe agertzeaz. Honen ondorioa izan da bideoa behin baino gehiagotan grabatu behar izana, aitortu behar dugu oso zorrotzak izan garela bideoarekin, hain zuzen ere emaitza  aparta bilatu nahi izan dugulako. 


Prozesua: 



Lehendabizi argazkietatik aniztasun mota bat ateratzen ahalegindu ginen eta ohartu ginen guztietan genero aniztasuna nabarmentzen zela, hortaz horretara bideratu genuen geure lana. Behin gaia aukeratu ondoren,  hau islatuko zuen argazki egokiena edo aproposena aukeratu genuen denon artean.



Argazkia aukeratu ondoren, aniztasun hori nola proiektatu genezakeen pentsatu genuen. Lehen ideia sexu ezberdinetako pertsonak enfokatzea izan zen baina gerora interesgarriagoa iruditu zitzaigun irudiko pertsona ezberdinak nabarmentzeko "argazkitik atera" eta irudi berri bat sortu bakoitzaren aurpegiarekin eta hauek bideoan agertzen ziren bakoitzeko, hauen sexuekin lotutako generoa aipatzen genuen bideoaren "lehen zatiak den bezala" eta gerora kontrako generoa aipatu genuen. Adibidez: hau neska, gerora mutila.




Gure intentzioa zera izan zen, bideoa bi zati ezberdinetan banatzea eta bi hauen artean kontrastea finkatzea jendeari pentsarazteko. Horretarko, "lehen zatian" fondo beltza irudikatu genuen bufanda beltz baten laguntzaz, honen bitartez errepresentatu nahi izan genuena zera zen, gaur egun gizarteak duen ikuspegi zurruna. Aldiz, "bigarren zatian" kolore biziak eta argiak agertzen ziren pentsamendu irekiago bat erakusteko. Bi zati hauen arteko haustura nabarmentzeko diska birrindu baten zarata erabili genuen esku baten bitartez pantaila beltzean uzten genuen bitartean. Azkenik, bideoaren amaieran galdera zabal eta ireki bat bota nahi izan genuen jendeak gaiari buruz hausnartzeko: zergatik definitzen dute estereotipoek gure generoa?


Tabakaleran gure bideoa ikusi ondoren, taldekide guztiak eszenatokira atera gara eta aurrez aipatutako guztia azaldu dugu, modu honetara bideoa hobeto uler dezaten.


Tabalerako azken saioa bukatzean ohartu gara benetan baliagarria izan zaigula egindako proiektua, hain zuzen ere, martxan daukagun lana burutzeko baliagarriak izango zaizkigun ideiak geureganatu ditugu. Honetaz gain, konturatu gara baldintzak berdinak izan arren eta denak abiapuntu berdinetik hasita ere bakoitzak bere bidea eraiki du eta emaitza ezberdinak eta aberasgarriak lortu dira.


Laburbilduz, proiektu honen hasieran erabat galduta egon arren eta honen funtzioa ondo ulertu ez arren, pixkana lortu dugu zentratzea eta bidean aurrera egitea, eta ideiak eta egindako saioak lotuz, lortu dugu guzti honen bidez airean genituen pieza horiek elkartzea eta puzzlea sortzea.
    






Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...