Ir al contenido principal

IPUIN KONTAKETEN HAUSNARKETA

Didaktikako irakasleak aniztasunari buruzko liburu bat irakurtzea eskatu zigun. Hainbat liburuen izenburuak erakutsi eta horietako bat aukeratu behar izan genuen.


Hautatu zitezkeen 12 liburuak honako hauek izan ziren: Txori Horia, Artaldea, Ni Nerea naiz, Hamaika andere ausart, Gixela nire laguna da, Niña bonita, Kamila Zebra, Arrosa eta Leuna, Familia giroan, Animalia guztiak ez dira urdinak, Jazz naiz eta Bidaia luzea. Liburu bakoitzak mezu bat zuen ikasbide moduan eta gainera iburu guztiak aniztasunarekin zerikusia zuten.  Istorio batzuk familiari buruz hitz egiten zuten, beste batzuk lagunei buruz, besteak adiskidetasunari buruz... eta horretaz, gehien gustatzen zitzaigun ipuina eta istorioa aukeratu behar izan genuen gerora gela osoaren aurrean hau aurkeztu eta kontatzeko.


Guztien artean banatu genituen liburuak, eta modu honetara, bakoitzak ipuin guztiak irakurri ahal izan zituen, gerora denen berri zian eta aukeraketa modu errazago batean egin ahal izateko. Guztiak irakurri ondoren, bat aukeratzea tokatzen zitzaigun eta beraz, gustuko ez genituenak baztertzen hasi ginen aukeraketa gutxien artean egin ahal izateko. Gai garrantzitsu eta interesgarri bat zuen liburu bat aukeratu nahi izan genuen, haurrei zerbait aberasgarria eta ezberdina erakutsiko ziena. Azkenean "Artaldea" liburua  hautatu genuen eta istorio hori nola kontatu genezakeen pentsatzeari ekin genion. Azkenik, dembora luzez eztabaidatzen egon ondoren eta hainbat ideia ezberdin proposatzen ibili eta gero, antzerki moduan antzeztuko genuela erabaki genuen boston artean.


"Artaldea" ipuinaren istorioak aniztasuna lantzeaz gain, gizartean gertatzen diren zenbait gaiei buruz ere hitz egiten du. Askotan, pertsonok gizarteak eskatzen dituen hainbat gauza egiten edo jarraitzen ez ditugunean, "arraroa" edo "ardi beltza" dela esaten edo pentsatzen da eta ipuin honetan honako gai hauek lantzen dira, beraz haurrekin hau lantzeko zerbait erakargarria egin nahi izan genuen . 


"Artaldea" liburuan Mikel da protagonista. Mikel, lo egin nahi duen ume bat da eta horretarako ardien laguntza behar izaten du. Istorio honetan, Mikel ardiak zenbatzen hasten da eta zenbatzen doan einean ardiek hesi bati jauzi egiten diote, baina 4 zenbakia duen ardiak ez du jauzi egin nahi izaten eta horren ondorioz hurrengo ardiak ezin izaten dute salto egin. Ardi guztiak errieta egiten diote eta haserretzen hasten dira berarekin, baina 4 ardiak ez die jaramonik egiten eta ez duela salto egin nahi esaten die etengabe (gizarteak eskatzen duena eta gehiengoak betetzen duenari uko eginez). Orduan beste zenbaki guztiak "artaldearen ardi beltza" dela esaten diote eta alde batera uzten dute, arraroa baita. Bat-batean postaria iristen da gutun batekin eta gutun hori 4 ardiari dago zuzendua. Gutuna irekitzean irakurtzen hasten da eta Mikelek bidalitako mezua dela ohartzen da. Eskutitz horretan Mikelek lokartzeko bere laguntza behar duela esaten dio eta horren ondorioz 4 ardiak sekulako jauzia egiten du eta haurraren ondoan ipintzen da honek lo egin zezan. Azkenean, Mikel lokartzea lortzen du eta ikusi daiteke ardiak gizarteak eskatutakoa ez betetzeaz gain, gauza bera lortzeko beste irtenbide bat aurkitzen duela, momentu horretan aniztasuna ematen dela ikusi daiteke, baita helburu berdin bat lortzeko ibilbide ezberdinak egin daitezkeela ere.


Gaur egun, maiz gertatzen den egoera bat da, hain zuzen ere, pertsonok gainontzekoek ematen dituzten pausu berak ematen baititugu baztertuak ez izatearren, gainera beldurra izan ohi dugu beste ibilbide bat hartzeko. Betidanik "ezberdina" bezala ikusi da gizarteak eskatzen duen horretatik kanpo geratzen diren gauzak egitea, hau da, normalizatuak ikusten ez diren gauzak egitea, honen ondorioa da ezbredintasunak zerbait txarra bezala ikustea. Pertsona bakoitza askea izan beharko litzateke nahi duena egiteko eta horrek ez luke pertsonen taldean edo prestigioan eragina izan beharko, hain zuzen ere, aniztasuna gero eta nabarmenagoa den gizarte batean zerbait positibo eta aberasgarri bezala ikusi beharko litzateke eta bertatik ikasi mundua modu ezbredin batean ikusi eta bidean denok elkarrekin aurrera egin ahal izateko eta ez bakoitzak bere antzekotasun handien duen jendearekin soilik . Bakoitza librea da pentsatzen, ikusten edo sentitzen duena partekatzeko, baita nahi duen hori bere modura gauzatzeko ere, beraz inork ez luke inor epaitu behar gauzak guk nahi dugun moduan egiten ez badu. Mundu guztiak ez du berdin pentsatzen, ezta sentitzen ere eta horrek dibertsitatea sortzen du, hau onartzea eta errespetatzea zaila iruiditzen zaigun arren ez gara konturatzen benetan berebiziko aberasgarritasuna duela guretzat eta mundu hobe bat eraikitzeko ezinbestekoa dela.



Oso garrantzitsua iruditzen zaigu aniztasuna haurrekin txikiak direnetik lantzea,modu honetara pentsamenduak eta baloreak gaztetatik sustatuko dizkiegu eta gerora ikuspegi eta pentsamendu irekiago bat izango dute munduko alderdi guztietan jarduteko. Txikitatik landu behar den zerbait iruditzen zaigu, modu honetara etorkizuneko gizartea bermatuko dela ikusten baitugu, gaurko txikienak izango baitira etorkizunean gizartea handia egingo baitutenak.








Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...