Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu. Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino. Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...