Ir al contenido principal

EGILE TESTUA



  1. SARRERA   
Motxiladun haurrak, euskal presoen seme-alabak dira. Izendapen hau euskal presoen seme-alabak espetxean jaiotako haurrei zuzendua dago edo gurasoetako bat edo biak espetxean dituztenak adierazteko erabiltzen da.

Dispertsio politikaren ondorioz, haur hauen gurasoak etxetik urrun daude eta beraz, honek, eragin zuzena du haurrengan. Beraz, erabaki politikoaren ondorioz, motxiladun haurrak behartuak daude kilometro asko egitera eta horrek, haurraren sufrimendua ekartzen du, baita hauen egunerokotasunean hainbat ondorio ere. 

Haur hauek, lotan daudenean sehaskatik eta ohetik altxarazi behar izaten dira, kilometro eta ordu asko igaro ondoren, hauen gurasoak, aitona-amonak edo senitarteko urrunak ikus ahal izateko. Atsedena hartzen egon behar luketen denboran, kilometroak eta kilometroak egin behar izaten dituzte bai autoaren eserlekuan, bai geltokiaren andenean itxaroten,... Jolasean ibili behar luketen garaian, autoaren eserlekuari lotuta edo espetxeko atarian orduak eta orduak igarotzen dituzte hauen familiarrak ikusteko ordua noiz iritsiko den zain.


  1. GURE LANAREN JUSTIFIKAZIOA
Gure lanaren gaia aukeratzeko motibazio iturria Ur Handitan programan Haur Motxiladunen inguruko dokumentala izan da, EITB kanalean asteartetan egon ohi den programa da honakoa. Honek, gure kuriositatea piztu zuen eta beraz, honen inguruko lanak irakurtzen hasi ginen hainbat iturri ezberdinetatik. Horietako bat, gure irakasle baten artikuluak izan dira, honek Haur Motxiladunen inguruko lana egin baitzuen eta beraz, informazio iturri oso baliagarria izan da honakoa gure lanarentzako. 

Beraz aurrez esan bezala, motxiladun haurren inguruko saio bat eman zuten Ur Handitako programan eta honen harira, kide batek, honen inguruko gaia proposatu zuen taldean lana egiteko. Guretzako interesgarria eta erabat aberasgarria izan litekeela pentsatu genuen eta beraz, bostok ados geunden lana honen harian egiteko. Gainera, etorkizuneko irakasle izango garen moduan, agian honelako egoeraren batekin topo egingo dugu eta gai honen lanketari esker, esku hartzeko estrategia asko landuko ditugu haur hauekin modu eraginkor batean aurrera egin ahal izateko eta nola jokatu jakiteko ere. Gure irakaskuntza prozesu honetan eraginkorra eta aberasgarria izan daitekeela argi daukagu, hain zuzen ere, irakasle moduan haztea egingo gaituelako. Haurren errealitatea ezagutu ahal izango dugu, hauek errealitatea nola ikusi eta bizi duten ulertu eta bide batez, aniztasunaren inguruan zabalera handiagoa ezagutzeko.

Gure taldeko kide batek harreman zuzena du gaur egun arte motxiladun haurra izan den Iratirekin eta berak, bere egoera pertsonala lehen pertsonan kontatu ahal izan digu, guk bertatik lana bideratu eta azken proiektua lortu ahal izateko. Beraz, esan genezake, Iratiren bizipena gure lanaren abiapuntua eta informazio iturri nagusienetako bat izan dela.

Iratik 3 urte bete zituen arte bere gurasoekin bizi zen Urruñan. Baina, bere gurasoak espetxeratu zituzten egunetik, aitaren lehengusinarekin eta bere bikotearekin joan behar izan zuen bizitzera; egun batetik bestera, Iratiren bi gurasoak espetxeratuak izan zirenaren ondorioz. Iratiren ama 2/3 urtez egon zen kartzelan, baina aitak berriz, 8 urte bete zituen espetxe barruan. Beraz, urte haietan Haur Motxiladun honek bidai asko egin behar izan zituen bere gurasoak bisitatzeko. Gainera, aipatzekoa da preso hauek espetxe askotan egon direla eta horrek Iratirengan eragin handia izan duela, izan ere, geroz eta urrunago bidaltzen zituzten eta azken finean, urruntasun hori oso nabarmena zen Iratik egindako bidaietan, gero eta luzeagoak egiten bait zitzaizkion bidaiak. Aipagarria iruditzen zaigu bestalde, bere gurasoak Gipuzkoarrak izan arren, Frantziako espetxeetara bidali zituztela. Beraiek Urruñan bizi ziren eta hori estatu frantsesa kontsideratzen da, beraz, bertako kartzeletan egon ziren espetxeratuak. 

Gure taldekide honek, bidai askotan lagundu izan dio Iratiri. Bai berak eta bai honen amak, modu honetara haur motxiladun honek bere gurasoak bisitatu ahal izan zituen behin baina gehiagotan, beste modu bat ez baitzegoen momentu hartan Iratirentzat. Beraz, interesgarria iruditu zitzaigun honen inguruko informazioa bildu eta bere bizipenekin eta motxiladun haur ez direnen historiekin alderaketa bat eginez narratiba-digital bat sortzea. Gainera, aipatutako motxiladun haurraren laguntza jaso dugu bai informazioa jasotzerako garaian, bai bideorako bertsoa egiterako garaian edota gure bideoaren onespena ematerakoan, beraz, esan genezake, gure lana Iratiren esperientzian oinarritua dagoela eta honek, lan berezi bat bihurtu duela. Aipatu nahiko genuke, neskato honen biografia, gure lanerako oso aberasgarria izan dela eta eskerrak eman nahi dizkiogula gure lana aberasteagatik.

  1. MOTXILADUN HAURREK JASAN BEHAR DUTEN EGOERA
Motxiladun haurren bizitzetan orokorrean hitz eginez gero, esan behar da, hauek bizi duten egoera nahiko konplexua dela. Gurasoak bisitatzera iristeko egin beharreko kilometroak ez dira errazak izaten. Bidean doazelarik, ohikoa izaten da espresuki antolatutako kontrolak jasan behar izatea, eguraldi eta egoera ez onuragarriak bizi behar izatea, hara joan eta gurasoak ikusi gabe itzuli behar izatera,...

Espetxera heltzean ingurune erasokor eta etsaitasunezko bati aurre egin behar diote haur hauek, duten adina dutela ere; egoera horretan, helduek bezalaxe, arau zorrotz batzuk bete behar dituzte bisitaldietara sartu ahal izateko: segidako kontrolak, identifikatzeak, katxeoak, arkuak eta detekzio aparatuak igaro eta hau guztiaren ondoren azkenean hauen pertsona maitatuak ikusi ahal izaten dituzte.

            Hala eta guztiz ere, hauek elkar ikusten diren momentua ez da hain aske eta polita, hain zuzen ere, elkar ikusteko epe eta denbora erabat mugatua dute, batzuetan lekuak ez daude egokituta eta maiz leku hori gainontzekoekin elkarbanatu behar da, guztizko intimitatea kenduz. Denboraren kontrola oso zorrotza izan ohi da eta esan bezala, bertara joateko ehundaka kilometro egin behar izaten dituzte gerora minutu edo ordu gutxi batzuk elkarrekin egoteko soilik.

Espainiako kasuan, hilero, aurrez-aurreko familiar bat eta aurrez-aurreko intimo bat izateko eskubidea dute presoek. Bisita hauek, 1 eta 3 ordu bitartean iraun dezakete, betiere espetxearen arabera noski. Motxiladun haurrak elkarbizitza-komunikatiboa egiteko aukera izaten dute, 3-6 ordu bitarteko bisitak izaten dira hauek, baina hau 10 urte bete arte soilik egin daiteke. Beraz, 10 urte bete ondoren, haurrak 1-3 ordu bitarteko bisitak egiteko aukera izango du soilik eta gainera, konbibentzia bisitaren eskubideak galtzeak ezin ulertuak ekarriko dizkio haurrari, egun batetik bestera orain arte egindako bisitak erabat ezberdinak izango baitira. Honetaz gain, aipatzekoa da bi seme-alaba egoteren kasuan (batek aukera hori galdu eta besteak bakarrik daukanean), egoera ezberdintasun horrek ekarri ahal dituen zelo, ezinegon, urduritasun, haserre… guztiak bidegabea dira eta txikienentzat ezin ulertu eta desoreka handia eragiten duela. 

Aipagarria da bestalde, astean 5 minutuko 8 dei egiteko aukera dutela presoek espetxean, baina noski aurretik baimendutako zenbakietara. Hori gutxi izango ez balitz ere, beraiek dituzten komunikazio era guztiak kontrolatuak izan ohi dira, hala nola, deiak grabatu egiten dira, gutunak fotokopiatu egiten dituzte, etab. Beraz, elkarreragin emozionala eta intimitatea hertsapenaren pean geratzen dira, inolako intimitaterik gabe biziz eta etengabe kontrolpean sentituz.

            Jada aipatu dugu dispertsio politikaren ondorioz, haurra behartua dagoela kilometro asko egitea bere pertsona maitatuak ikusi ahal izateko. Horregatik, garrantzitsua iruditu zaigu isladatzea gaur egungo errealitatea nolakoa den Motxiladun Haurrentzat. Izan ere, orain 105 motxiladun haur daude eta Sare elkartetik (2017) jasotako datuen arabera haurrek honako kilometro hauek egin behar izaten dituzte haien gurasoak ikusteko:

-          0-400 km bitartean %16,36
-          400-790 km bitartean %44,54
-          800-1100 km bitartean %39,0

Sare elkartea pertsona ezberdinen artean osatutako herritarren sarea da. Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioa du eta euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen aldeko lana egiten du Sarek.

Adin txikiko haur hauen egoera pertsonala zein den ikusita, ezin dira kirol edota aisialdiarekin lotura duen talde bateko kide izan, hauen behar eta nahiek ez baitie uzten. Asteburuko hitzorduetara ezin dira joan, aste buruetako emanaldi asko galdu egiten dituzte, familiarteko edo lagunen urtebetetzeetan ezin dira egon eta honelako beste milaka kasu eta egoera. Eta hau guztia zergatik? Errepideetan aurkitzen direlako.

  1. ESKOLAREN ERANTZUNA
Eskolan bizi duten egoera beraz nahiko konplexua da haur hauentzat. Ez du burua edukietan zentratzen, nekeak ez diote lana behar den bezala egiten,... eta esan dugun bezala, azken finean, gertatzen ari den guztiak, haurraren emozioetan eragina du eta modu batera edo bestera haurrak bakarrik sentitzea eragin dezake. Eskolak, hobeto egoten lagundu beharko liokeen arren, egoerari garrantzia emanez eta honekiko irtenbide baliagarriren bat aurkituz, arrazoi bat edo beste dela medio, hau ez da horrela izaten eta motxiladun haurrek gero eta motxila pisutsuagoa daramate gainean, harri gehiagoz betea. Eskola ez baitago hauen egoera eta beharrei begira eta ez dutelako hauen arabera jokatzen.

“Motxiladun haurrak hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak” Bilbatua eta Amenabarro-k (2019) lanean adierazten duten bezala, irakasleek nola erantzun beharko luketei buruz estrategia desberdinak daude :

1) Ikasleen egoeraren identifikazioarekin erlazionatutako estrategiak: eskolak familiaren eta haurraren testuingurua ezagutu behar ditu eta informazio bera erabiltzea komeni da, distortsiorik ez egoteko. Familia bakoitzak erabaki behar du informazioa nola kudeatu, beraien erabakia da, eta eskolak hori errespetatu behar du. Eskola eta etxearen arteko informazio trukea eta konfiantza beharrezkoak dira, guzti hau garatzeko.

2) Familiaren parte hartzearekin erlazionatutako estrategiak: bai gurasoetako batekin bai aiton-amonekin, egoerari buruz, sentimenduei buruz... hitz egitea. Honetaz gain, kartzelan dagoen familiarrak ere parte hartu dezake, bai eskutitzen biez komunikatu, gelako “maskotarekin”, kartzela dagoena haurrei zerbait eraman/erakutsi (adibidez, berak egindako pultsera batzuk).

3) Eskolaren parte hartzearekin erlazionatutako estrategiak: eskola komunitate izatea.

4) Jarduera inklusiboak sustatzea: familiekiko eta ikasleekiko gertutasuna; bere bizipenak adierazteko egoerak sortzea (hitz egiteko egoerak sortu) eta bere bizipenak ikaskideekin partekatzeko uneak eraiki (asanbladak, jolasean..).

Estrategia hauetaz gain, beste material batzuk erabili daitezke, adibidez, ipuin eta komiki desberdinak, pelikulak...


  1. GURASOEN DISPERTSIOAREN ONDORIOZ SORTURIKO ERAGINA ESKOLAN
Eskola testuinguru garrantzitsua da adin txikikoentzat eta argi dago, haur motxiladunek bizitzen duten errealitateak eragin handia izaten duela eskolako eremuan. Izan ere, bidai luze eta neketsu hauek estresa eragiten baitiei, hala nola, kontzentrazio falta gelan egiten ari diren ekintzetan edota ikasketa erritmoa moteltzea. Guztiak haurraren motibazioan ondorio zuzenak ekarri ditzake, azken finean gauzak entzuten ez baditu gerora ez dituelako ulertuko eta beraz azkenean ezin izango dituelako honen inguruko jarduerak egin, beraz esan genezake guzti honek haurra porrotera bideratzen duela zuzenean.

Haur hauek garapen sozialean ere arazoak izan ditzakete eta ondorioz, isolamendu soziala areagotzeko arriskuan egon daitezke. Aurrez esan bezala, gainontzeko haur guztiek ez bazala, ezin ditu asteburuak lagunekin igaro eta beraz hainbat egoera eta gertakizun garrantzitsu galtzen ditu, pixkanaka lagun taldetik bananduko dutenak. Irakasleak beraz guzti hau kontuan hartu beharko luke eta hainbat estrategia aplikatuz, haurra gelan integratu beharko luke, bere gaitasun eta egoera kontuan harturik. Gainontzeko haurrekin sozializazioa bultzatu beharko luke asteburuetan hauekin igaro izan ezin duen denbora berreskuratu dezan. Bestalde, asteburuetako denbora falta dela eta, etxeko lanekiko aldaketak egin beharko lizkioke eta konzentrazio falta duela eta, hainbat errefortzu klase jartzea ongi etorriko litzaioke.

Guzti hau izango litzateke guretzat aproposa haur honen egoerari aurre egin ahal izateko, baina ez bakarrik aurre egiteko, haur motxiladunari lagundu, ulertu eta ikaskuntza prozesu esanguratsua eskaintzeko baizik.


  1. LANA EGITEKO JARRAITU DUGUN PROZESUA
Gure helburua gai eta lan honen bitartez, haur motxiladunek sufritzen duten nekea, egiten duten esfortzua eta bidai luzeek eragiten dizkieten ondorioak eta eskolan eragiten dizkieten ondorioak islatzea izan da.

Narratiba digitala pertsona baten bizipenetatik eraiki da, hain zuzen, Iratiren relatoa izan dugu oinarri uneoro. Irati motxiladun haurra izan zen urte askoz, bai ama eta baita aita ere espetxean baitzituen, beraz, bera izan da gure lanaren oinarri nagusia. Gainera, aipatzekoa da gaur egun bertsolaritza munduan jarduten dela eta beraz, interesgarria iruditu zitzaigun bere egoera eta motxiladun haurrek bizitzen duten egoera bertso baten bidez azaltzea gure narratiba digitalean. Horregatik, Iratiri eskatu genion motxiladun haurra izan zenean berak sentitutakoan oinarrituz bertso bat sortzea (erankisna 1) gure narratiba digitalerako. Aipatzeko da hori izan zela hasieratik izan genuen ideia nagusia eta bidean hainbat zailtasun topatu arren, bertsoa ez dugu inolaz ere aldatu izan nahi; benetako errealitate batetik sortutako relatoa baita. 

Ondorioz, argi dago gure proiektua uneoro Iratiren bizipenetatik abiatu dela eta hau, funtsezkoa izan dela lana burutzerakoan. Garrantzi handia eman diogu haur honek bizi duen errealitateari eta horregatik, gure narratiba digitalean aniztasuna argi isla dadin, bi zatitan banatu dugu. Alde batetik, ohiko familien irudiak azaltzen dira non gehienak identifikatuak sentituko garen eta bestalde, Iratiren bertsoa entzuten den bitartean errepide luze baten irudia haur hauek bizi duten egoera islatuz; honekin, aniztasuna nabarmendu nahi izan dugu.

Talde lanaren prozesuari dagokionez, hasieratik talde bezala ondo moldatu gara elkar eta guztiok egin beharreko guztietan hartu dugu parte. Talde guztiek bezala, batzuetan ez ditugu pentsamendu eta ideia berdinak elkarbanatu, baina hitz eginez eta arrazoituz berehala iristsi gara adostasun batera. Orokorrean, lan hau burutzen hasi aurretik, ondo konpontzen ginen gure artean eta lana aurrera eramateko gogo handiak genituen, baita ilusioa ere. Esan genezake ezin hobe konplementatu garela bidaia honetan zehar eta denon artean lortu dugun azken emaitza esanguratsua izan dela.

               6.1.        ZAILTASUNAK

Hasieratik nahiko argi izan genuen zein izango zen gure narratiba-digitala bideratuko zuen ideia nagusia. Egunak pasa ahala, ideia desberdinak etortzen zitzaizkigun burura eta batzuk narratiban gehitzen joan ginen, aldaketak eta berrikuntzak eginez. Baina, egun batetik bestera eskolako egoera guztiz aldatu da eta ideiak guztiz berrantolatu behar izan ditugu, lan honekin modu eraginkor batean jarraitu ahal izateko. Argi izan dugu momentu oro nola izango zen narratibaren amaierako zatia, baina hasierako zatiari bueltak eta bueltak baino ez genizkion ematen, ez baikenuen lortzen buruan pentsatua genuen hori ezin hobe plasmatuko zuen ideiarik.

Beraz, blokeatuak ez geratzearren eta pixkanaka bidean pausuak aurrera ematearren, zera erabaki genuen, taldeko kide bakoitzak maketa bat prestatzea eta hortik abiatuta hoberena zena edo ideia interesgarrienak lortu zituena aukeratuko genuela, bertatik jarraitu eta bidean aurrera egiteko. Aipatu behar da, egindako maketak nahiko interesgarriak izan zirela, baina azkenean ez ditugula amaierako proiektuan erabili, hauetako bakoitza ikusi ondoren geroz eta ideia gehiago etortzen zitzaizkigulako burura eta beraz bideoaren muntaia osoa berrantolatu eta azkenean guztia nola egin argi izan genuelako. Beraz, gure amaierako emaitzak ez du zerikusirik hasieran gure buruetan genuen ideiarekin.

Azkenean amaierako ideia hori aurrera eraman genuen eta beraz, gure narratiba bertatik ateratako emaitza da. Behin ideia guztiak argi izanda, maketa moduko bat egitea eskatu genion taldekide bati, ez baitzen taldekide guztiek batera egiteko eginbehar bat. Kide honek beraz bideoa antolatu zuen zirriborro moduan eta taldekide guztioi bidali zigun begirada bat botatzeko. Hasieran maketa bat izango zena, aldaketa batzuen bitartez, gure narratiba izaten amaitu du.

               6.2.        ANIZTASUNAREN IKUSPEGIA

Bideoaren edukian gehiago zentratuz, hemengo honetan hainbat gauza islatu nahi izan ditugu. Hasteko, beldurra, tristura, bakardadea, kilometroak, nekea, etab. hau da, haur hauek bizi behar izaten dituztenak, benetan maite duten hori lortzearren. Haur hauek bisitetara gogotsu eta pozarren joaten diren arren, bertara neke handiz joaten dira, ezin baikara ahaztu aste barruko neke osoa daramatela gainean eta espetxeetara iristeko kilometroek ez dutela gehiegi laguntzen alderdi honi dagokionez. Beraz, guzti honekin, zera erakutsi nahi izan dugu, irakasleek eskolan haurren errealitatea ezagutu eta ulertu behar dutela eta hauen geletan aniztasuna dagoela eta bakoitzarekin aurrera nola egin behar duen desestali behar duela. Estiren edukietatik zera atera dugu, irakasleek haurrek errealitatea ikusteko dimentsioa ulertu behar dutela eta eskolak modu inklusiboan jokatu behar duela aniztasuna bere baitan ulertuz eta bertan barneratuz, beraz aniztasun horren barruko atal bat landu dugunez, haurrek errealitatea ulertzeko bidea egin dugu.

Aurrez esan bezala, ezinezkoa egiten zaie lagunen eta familiartekoen urtebetetzeetara edo beste motatako ospakizunetara joatea. Zoritxarrez, motxiladun haurrek jasan behar dituzten egoerak dira hauek eta egia da txikitxoek haien haurtzaroko etapa hori oso gogorra eta pisutsua bezala gogoratzen dutela gerora. Beharbada, guzti horrek trauma bat ekar diezaioke haurrari, hauen lagunek, gurasoak hauekin batera dituztela, baita nahi dutenero ere. Haur hauek aldiz, ez. Haurtzaroan da gurasoak gehien behar ditugun momentua eta agian haurrak oso txikiak direnean ez dira oso kontziente ez egoeraz ezta falta sentimendu horretaz, baina hazten diren heinean hori nabaritzen joaten da eta hauekin egoteko nahi eta beharrak gero eta min handiagoa egin dezake.

Aniztasunaren gaiari helduz, argi dago motxiladun haurrek bizi duten egoera ez dela ohikoena eta aniztasunaren kontzeptua ulertuta, honen barruan hau atal bat dela argi daukagu. Horregatik, beraiek bizi duten bizitzako egoeraren desberdintasun hau beste haurrek daukatenarekin alderatu nahi izan dugu eta guzti hau bideoaren bitartez plasmatu nahi izan dugu. Horretarako, “ohiko” familien irudiak azaldu ditugu, non argi ikusten den familiatik egunerokotasunean jasotzen den goxotasuna, elkartasuna, etab. Honen ostean, kontrastea egiteko eta aniztasuna ongi nabarmentzeko, motxiladun haur baten bertsoa entzun ahal da narratiban, hauetako haur batek momentu gogor horietan sentitzen duena islatuz, bidaia luzeak erakutsiz eta txanponaren beste aldea zabalduz. Guzti hau IKT-etako ikasgaiari esker burutu ahal izan dugu, izan ere, irakasleak erakutsi eta eskainitako aplikazio, ideia, irudi,...anitzen bitartez gure lana osatu eta dena lotu ahal izan dugulako.


  1. BIBLIOGRAFIA
Amenabarro, E. eta Bilbatua, M. (2019). Motxiladun haurrak hezkuntza inklusiboaren  ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak. 15-19orr.

Sare Herritarra (2017). Motxiladun umeak. Espetxe politika honen ondorio ikusezina. Hemendik hartuta: http://sare.eus/dosierrak/


  1. ERANSKINAK
Eranskina 1:  IRATIREN BERTSOA

900 kilometro
Urruñatik espetxera
erabat katxeatuta
sartzen giñen barrenera
40 minutuz behintzat
egoten giñen batera,
pentsatzen jarri ezkero
ze oroitzapen ilera.
Poliziei hartzen nien
hiltzailearen tankera
edo iristen zenean
besarkada amaiera,
haur motxiladun guztioi 
gertatzen zaigu berbera
barrezka sartzen garela
eta negarrez atera.



Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...