Ir al contenido principal

MAITEDER ETA 98.KO LEGEA

Argi dago legean ezarritakoaren eta errealitatean gertatzen denaren artean tartea dagoela, ez delako beti isladatzen legean jasotakoa eta Maitederren kasua adibide on bat da. 

Aimarri (Maitederren semea, garun paralisia duena) hainbat herri eskolek eskolatzea ukatu zioten Hezkuntza bereziarako ez zituztelako baliabiderik, ala ere, 98.legeak 3 kapituluko  7. artikuluan honela dio:

1. Hezkuntza-administrazioak ziurtatuko du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan, ikasle horien behar espezifikoetarako baldintza egokietan, ahalik eta murrizketa gutxien ezartzen dituen ingurunean eta etxetik ahalik eta hurbilen. Ahal denean, behintzat, gela arruntetan eskolatuko dira ikasle guztiak, eta behar-beharrezko denean baino ez ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan. Ezinbesteko izan dadinean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.

4. Diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxe guztiek nahitaez onartu beharko dituzte hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskolatzeko adierazten dituen irizpideen arabera. Ikastetxean eskolatuta dauden hezkuntza-premia bereziko mota ezberdineko ikasleek behar dituzten neurri bereizgarriak jasoko ditu ikasketa-proiektuak.

Lege honen arabera, edozein haur edozein eskolatan eskolaratu  daitekela esaten du, eta gainera “nahitaezkoa” dela eskola publikoek onartzea. Aimarren kasuan, bi eskola publikoek ez zuten onartu legean derrigorrezkoa izan arren. Hala ere, batek ratioz gainezka zeudelako zela esan zion, eta hori ulergarria da, baina bestearena ez. 

Baliabiderik  ez eduki arren, 98. ko legeak 3. kapituluko 9. artikuluan horrela dio:

1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan eskolarizatutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei hornituko die bere aurrekontu-erabilgaitasunen barruan, behar espezifikoei arreta eskaintzeko baliabide eta neurri materialekin.

Eskolak soilik aitzaki moduan erabili zuen baliabideen kontua Maitederrek esan zuen moduan “beldurra” zutelako Aimar bezalako norbait eskola egitura osoa aldatzera behartzen, zeren nahi edo ez ume horreri egokitu beharko zaio eskola.

Azkenean Elizatxo eskolan matrikulatu zuten eta eskolako kideak ilusioz beteak zeuden.

Eskolak, 98. legeko 3. kapituluko 8. artikuluan esaten duen moduan egokitu zuten curriculuma 8. artikuluan horrela dio: 

1. Curriculuma Norbanakoari Egokitzea curriculumeko elementuetan (helburuetan, edukietan, ebaluatzeko irizpideetan, metodologian, antolaketan) beharrezko aldaketa guztiak egitea da, ikasle batek eskolaketa osoan modu iragankorrean edo iraunkorrean izan ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko.

Eta horrela egin zuten, curriculum osoa aldatu zuten Aimarreri egokitua. Beren ahalmen arabera ezarri zizkiotelako helburuak, betebeharrak, jarduerak, irakasgaiak... 

Argi dago legeek beti perfekzioa isladatzen dutela baina hemen aipatu bezala ez da beti betetzen legeetan ezarritakoa. Kontzienteagoak izan beharko ginateke eta jakin aniztasunarekin gehiago ikasi eta pertsonalki hazten garela, gehiago ikasten dugulako .

                                                                       ANE IRIGOYEN HERNÁNDEZ



Aimarri gertatu zitzaiona ez zen bidezkoa izan. Maitederrek hainbat eskoletan matrikulatzea saiatu zuen Aimar, baina ez zuen lortu. Matrikulazioa ezeztatu zietenek ez zuten garun paralisia zuen ikasle bat klasean izan nahi eta horregatik egin zuten. Garun paralisia klasean izateak "lan" asko erakartzen du, hau da baliabide desberdinak bilatzea eta probatzea, azken finean umea ondo egoteko eta ondo sentitzeko egiten da.
Azkeneko saiakera egin zuen Maitederrek Elizatxo eskolan eta honek bere semearentzat bilatzen zuen guztia zeukan. Eskola honek beharrezko baliabideak bilatu eta lortu zituzten Aimarren onerako. Hori da inklusioa, ezintasunak edo gaixotasunak dituzten pertsonak beste guztiiekin batera berdin sentitzea.
Modu honetan, Aimarrek behar zuen guztia lortu zuen bere egokitutako curriculuma betetzeko.
Askotan, lege batzuk egon arren, batzuetan ez dira %100an bete behar. Nire ustez, haurraren erosotasuna da garrantzitsuena eta gutxitan edonongo legeak moldatu ebahr badira umearen onerako, nik, moldaera horiek egingo nituzke.


ALAZNE GOROSABEL SOPEÑA
Sarrera honetan, Maitederrek bere semearekin, hau da, Aimarrekin bizi izan zuen egoera  98ko legearekin alderatuko dut. Aurreko post batean azaldu genuen moduan, Maiteder hitzaldi bat ematera etorri zen gure unibertsitatera. Bertan, Pausoka elkarteari buruzko informazioa jaso genuen eta honetaz gain, bere semearekin bizitakoa gurekin partekatu zuen. 

Aimar, lehenengo urteak Aspace elkartean eman zituen baina beraren gurasoak eskolarizatzea erabaki zuten. Maitederren hitzetan: “Nik banekien Aimar ez zuela eskolan ikasiko (eduki curriculuman oinarrituz, adibidez matematika), eskolak berez daukan helburua funtsezkoa betetzeko gai ez zelako, baldintza kognitiboengatik. Baina nik badakizkit nire semearen helmugak, baita eskubideak ere. Aimar ezin du ikasi baina eskolan egotea nahi dut”.  Eskolan egoteak sozializazioa ahalbidetzen dio eta gainera, Maitederrek esan zuen bezala, Aimar hezkuntzarako eskubidea dauka beste haurrek bezala eta honako hau 98.legean azaltzen da: Hezkuntzarako eskubidea herritarren eskubide funtsezkoenetako bat da eta herri agintarien betebeharra da ezgaitasunak dituzten pertsonei hezkuntza-erantzun egokia emateko politika bideratzea eta baita jatorrizko ezberdintasunak orekatzera bideratutako neurriak ezartzea ere, hezkuntza-sistemaren barruan”. Hezkuntzaren funtzioa ez da irakastea bakarrik, sozializatzea ere bada.

Aurrekoaren hildotik jarraituz, Maitederrek bere semearen helmugak eta eskubideak jakin arren, arazo handiak izan zituen Aimarren eskolarizazioa lortzeko. Izan ere, bere auzoko eskolara eraman nahi izan zuen bertako haurrekin egoteko baina hau, publikoa izanda, baliabide gabezia zutela esanez arrazoitu zuten Aimarrek ezin zuela eskola horretan matrikulatu. Honen aurrean, Maiteder bere kabuz baliabideak lortu zituen, baina hala ere ez zuen lortu bere semea eskola publikoan eskolarizatzea. Beraz, 1998.legeari erreparatzen badiogu, honako bi eskubide hauek ez direla bermatu argi dago: alde batetik, "Diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxe guztiek nahitaez onartu beharko dituzte hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak" beraz, Aimar nahitaez onartu egin behar izan zuten bere auzoko eskola publikoan eta bestalde, "Buru-urritasun edo garapenaren nahaste orokorren ondorioz HPB iraunkorrak dituzten ikasleei, ikastetxe eta ikasgela arruntetan emango zaie erantzuna, beharrezkoak diren baliabideez baliatuta eta beharrezkoak diren curriculum egokitzapenak eginez", hau da, bai baliabideak eta baita curriculum egokitzapena bermatu egin beharko zioten eskola horretan. Ondorioz, ikusten dugu legeak esaten duena eta ondoren praktikan ematen denaren arteko kontraesan handiak daudela. Irakasleok jakin behar dugu gure helburu nagusia umearen ongizatea dela eta horren arabera jokatu behar dugula.


BAKARTXO GONZALEZ PUENTE


Maiteder-ren kasua eta 98ko legea.
Blog-eko sarrera batean ("Maiteder (Pausoka)") azaldu geuen bezala, Mateder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat, eskola bateko zuzendaria eta Aimarren ama da; eta unibertsitatera etorri zen hitzaldi bat ematera. Hitzaldian, berak eta bere familiak bizitzako kasu bat azaldu zigun eta asko unkitu gintuen.
Azaldu dudan Blog-eko sarreran, egun horretako hitzaldia sakonago azaldua agertzen denez, jarraian, bere egoera pixka bat eta gainenetik adieraziko dut.

Lehen adierazi dudan bezala, Maiteder, Aimarren ama da. Aimarrek ez du bere "adineko ekintzak" egiten, ez guztiak behintzat. Erditze momentuan, arazo bat egon zen eta une horretatik aurrera, zailtasunak nabarmendu dira. Txikia zenetik, ASPACE elkartearekin kontaktuan egon dira baina Aimar eskolaratze momentuan, eskolek ez zuten Aimar onartu eta modu desberdinez adierazi zuten. Azkenean, baiezkoa eman zioten eskola aurkitu zuten. Bertan, egoera zen zen jakinda, prest egon ziren Aimar onartzeko eta bai berari bai familiari laguntzeko. Hasi zenetik, gutxi gora behera Lehen Hezkuntzako bosgarren edo seigarren mailara arte egon da, baina momentu bat irittsi zen non erritmo desberdinen tarteak handituz joan ziren eta azkenan, Aimar eskola utzi izan behar zuen ASPACEn denbora gehiago egonez.

Kasu hau, 98k Heezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei buruzko araudia Euskal Autonomi Erkidegoan lege araudiarekin alderatuz, edo legeak esaten duena eta benetn gertatu zena aztertuz, gauza batzuk ondo egin ziren; beste batzuk ordea ez.
Legea aztertu ondoren, lau ideia atera ditut, bete ez ziren bi eta besteak bete zirenak. Ez dut esan nahi bakarrrik bete ez ziren ideiak horiek direnik; bana, nahiz eta egoera honetaz asko ikasi eta aldatu behar den, positiboak nabarmendu nahi ditut.

Aurkitu ditudan bi ideia negatibo edo zirenak bete.
-Hirugarren kapituluko (III. Kapitulua. Hezkuntza-arreta derrigorrezko etapetan), zazpigarren artikuluan (7. artikulua. Matrikulazioa eta eskolatzea) dago, konkretuki, laugarren puntua. Puntu honetan, honakoa adierazten da: diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeak, nahitaez onartu behar dituzte hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak adierazpen batzuen arabera.
Aimar matrikulatzeko momentuan, arazo batzuk izan zituzten, izan ere, bitan edo, ezezkoa eman zioten. Artikulu honen arabera,, nahitaez onartu behar dituzte, orduan, eskola horiek ez zutela ondo egin edo traba batzuk adierazi zituztela esan daiteke.
-Hirugarren kapituluko (III. Kapitulua. Hezkuntza-arreta derrigorrezko etapetan), bederatzigarren artikuluan (Baliabide materialen hornidura) dago, konkretuki, lehenengo puntua. Puntu honetan, honakoa adirazten da: Ikerketa Sailak (besteak beste) diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan eskolarizatutako ikasleei hornituko die bere aurrekontu-erabilgarritasunen barruan, behar espezifikoei arreta eskaintzeko baliabide eta neurri materialekin.
Aurreko paragrafoan adierazi dudan bezala, matrikulatzeko momentuaan arazo batzuk izan zituzten. Artikulu honen arabera, eskolak laguntza desberdinak iango lituzke, baina hala ere, Maiteder-ri ezezkoa eman zioten.

Aurkitu ditudan idea positiboak do bete ziren ideak honakoak dira.
-Lehengo kapituluko (I. Kapitulua: xedea, kontzeptua eta printzipio orokorrak), hirugarren artikulua (Hezkuntza-premia bereziei erantzuna emateko printzipioak). Artikulu honetan, bi ideia agertzen diren arren, ideiak banatu ditut. Lehenengo, honakoa adierazten da: eskola-eremuan; hezkuntza-premia berezien erantzunaren printzipioak izango dira normalizazioa eta eskolan integratzea.
Aimar eskolara joan zenean, bai ikasleak bai irakasleak, denak batera egiten zuten lan, Aimar ahal zuen heinean eskoln parte hartzen zuen eta haur guziak Aimar zaintzen zuten. Ez zten baztertzen eta oso gustora zeuden berarekin. Horregatik, Aimar gelan eta eskolan integratuta zegoela esan daiteke.
-Artikulu honen bigarren ideia, honakoa esaten du: erakundeen arteko lankidetza.
Aimar, eskola honetara joan aurretik, ASPACEra joaten zen, eta eskolara joaten zenean ere ASPACEra joaten zen, hau da, elkarlana egiten zuten. Momentu batetik aurera, skola utzi eta ASPACEra joan behar izan da; baina orokorrean, erakundeen arteko lankidetza egon dela esan daiteke.
-Hirugarren kapituluko (III. Kapitulua. Hezkuntza-arreta derrigorrezko etapetan) zortzigarren puntuan (Norbanakoari egokitutako curriculuma), Curriculum-ari buruz hitz egiten du. Zehazki honakoa adierazten du: Curriculuma Norbanakoari Egokitzea, curriculumeko elementuetan beharrezko aldaketa guztiak egitea da.
Aimar-en ordutegia, pixka bat moldatu zuten, adibidez, musika asko gustatze zitzaion/zaio; horregatik, musika klasse gehiagoetara joaten ziren. Honekin batera, nahiz eta aulkian egon, eskolan, gorputz-hezkuntzako klasean parte hartzen zuen. Batzuetan, beste ikasleak irristailuak eramaten zituzten eta denak, bat bestearen atzetik (lehenengoa Aimar) patinatzen zuten. Modu honetan, hainbat ariketa moldatuz, Aimar-rek gelan parte hartu zezakeen.

Bukatzeko, lehen adierazi dudan bezala, oraindik, aldatu behar diren arlo asko daude. Nahiz eta hori horrela izan, ideia positiboak adierazi izan nahi ditut. Azkenean, Aimar eta bere gurasoak, esola eta kide horiekin oso pozik egon dira eta gustora joan da eskolara. Hasieran asko kostatu zitzaien beste eskolak jarri zituzten trabengatik eta eduki zuten jarerarengatik, baina horri "esker" eskola on batera joan da. Behintzat, ondo tratatu dioten eskola batera joan da eta elkarrekin asko ikasi dute, bai Aimar, bai ikasleak, bai irakasleak (besteak beste).

Honetaz gain, amak izan duen jarrera harrigarria izan da. Egia da, zuzendaria izanda, bazekiela nora joan behar zen eta gauzak nola egin behar diren edo noren esku dagoen baina benetan, indarra transmititu zidan. Nahi eta egoera txarra izan, arazo asko egon, laguntza gutxi... lortu zuten; baina nahiz eta lortu egin, asko dago ikastelp eta aldatzeko. Gainera, irakasle desderdinen jarrera ere aipatzekoa da. Aimar joan den eskolako irakasleen parte-hartzea eta laguntza, oso egokia izan da. Nola, bera egoteko, klaseak moldatu zituzten, baita bileretako orduan ere, Aimar-retaz nola hitz egiten zuten...

Horregatik, nahiz eta gauzak adlatu eta hobetu behar diren, horelako pertsonekin egonda, asko laguntzen eta "aurreratzen" da.


Estela Gutiérrez Salguero.

Honako 98ko legea hortaz, gaur egun behar bereziak dituztenei erantzuteko markoa da, heziberrirekin batera. Lege honek, eskola espezifikoetan zeudenak eskola arruntetara ekarri ahal izan zituen, baita eskolako irakasleak prestatu ere, hauekin tratatu ahal izateko. Argi daukagu, hezkuntzarako eskubidea guztiok dugula eta agintarien betebeharra dela ezgaitasunak edo urritasunak dituzten pertsonei hezkuntza-erantzun egokia emateko, ezberdintasunak orekatuko dituzten neurriak hartu eta aplikatzea. Ikastetxeek hortaz, honako bete behar hau daukate eta ikusi ahal izan genuen Maitederren hitzaldiaren bitartez, errealitatean ez dela hori gauzatzen, ez behintzat eskola guztietan. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei irakaskuntza normalizatua eta kalitatezkoa eskaintzeko hezkuntza behar da, dudarik gabe, ikasle guztiei kalitatezko irakaskuntza bermatu behar zaie. Bete dadin, ikastetxeetan, beharrezkoa izango da giza baliabide, baliabide material eta tekniko hoberenak izatea, ezberdintasun guztiei erantzuna eman eta irtenbide bat aurkitu ahal izateko.

Haur batek, behar bereziak dituela esaten dugunean, hezkuntzaren helburuak lortzeko irakasleak gainontzeko ikasleekin egiten dituen ekintza edo jarduerak ez direla nahikoak haur horrentzat eta horregatik, bere ekintzak berrikusi egin behar dira. Ikasle horren premia berezietara egokitu beharko dira bai irakaslea, bai ekintza eta bai gainontzeko haurrak ere, ahur honek gainontzeko guztiek bezala, gela horretan egon eta ikasteko eskubide bera baitu. Maitederrek, hain zuzen ere, hori baino ez zuen nahi Aimarrentzat; Aimar gela barruan egon eta ezberdinak direnekin dembora igarotzea, nahiz eta jakin ez zela gai izango gainontzeko guztiek ikasiko zituzten gauza berak ikasteko, hori bai, beste milaka gauza ikasiko zituen. Egoera ez da errazena, baina maiz inguruak eta jendeak ez du laguntzen momentua hobetzen. Maitederrek zioen moduan, bakardade handia sentitzen zuten eta gainera ez zuten inolako laguntzarik, ezta informaziorik edo aholkurik ere. Galduta sentitzen ziren bide ilun hartan eta guzti hau, Aimarrek "ohikoak" ez diren ezaugarriak dituelako.

 Oztopo handiena semea eskolaratzeko garaia iritsi zenean aurkitu zuten, ez baitzen erraza izan matrikulatzeko lekua aurkitzea. Arrazoi bat edo beste zela medio, ikastetxe bakoitzak aitzakia bat zuen haurra bertan ezin zela matrikulatu esateko. ,Maitederrek sekulako inpotentzia sentitu zuen, semea baztertzen eta bere eskubidea dena zapaltzen ari baitziren. Gainera, buruhauste handiak izan zituzten gurasoek, hain zuzen ere, ez baitzekiten Aimar eskola arruntera eraman edota eskola espezifiko batera eraman, trataera medikoa jaso zezan bertan. Sufrimendu egoera anitza bizi izan ondoren, lortu zuten behigoz haurra eskola batean onartzea, hori bai, esperientziarik ez zutela esan eta gurasoen inplikazio eta laguntza beharko zutela adierazi zioten. Maitederri honek bizia eman zion eta erabat emozionatu zen, azkenean lortu baitzuen haurra bat gehiago bezala ikusi eta gainontzekoen taldean sartzea. Beraz, hainbat jarrera eta erantzun ezberdin ikusarazi ditugu egoera berdin baten aurrean. Benetan balio duena saiakera eta nahia izatea dira, ez baikara ohartzen gure esku dagoen hori eginda nahikoa izaten dela bidean aurrera pausu txiki bat emateko. Ahalegintzen ez bagara, ez dugu bidean ez aurrera eta ez atzera egingo, beraz gizarteak berdin jarraituko du eta ez dizkiegu Aimar bezalako haurrei eskubideak bermatuko.

Amaitzeko, irakasleak Maitederri deitu eta gainontzeko gurasoen aurrean Aimar nola aurkeztu galdetu ziola esateak unkitu egin ninduen, Aimar gainontzeko haur guztiak bezalakoa baita. Ezaugarrien aurretik pertsona dago. Gainontzekoen ezaugarriak kontatzen ez ditugun moduan, Aimarrenak azpimarratzea ez dut beharrezkoa kontsideratzen, baditu eta mila gaitasun garrantzitsuagoak direnak. Denok gara pertsonak eta hori ikusarazi behar dugu eskolan eta bizitzan, ezaugarri ezberdinak guztiok ditugu eta. Beraz, eskoletan, taldeen arteko desberdintasunetan sinestea lortu behar dugu denen artean, horiekin osotasuna eraikiz eta aberastasuna lortzen dela sinestaraziz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

MAITEDER (PAUSOKA)

Maiteder, Pausoka elkarteko sortzailetariko bat da eta zuzendaria da eskola batean. Hitzaldi bat ematera etorri zen gurera eta bertan bere seme Aimarren egoera eta bizitza kontatu zizkigun bihotzetik zuzenean. Asko unkitu eta emozionatu gintuen hitzaldia izan zela esan nahiko genuke eta benetan aberasgarriak eta baliagarriak egiten zaizkigunak honako hitzaldiak bezalakoak egiten zaizkigu, beraz oso eskertuta gaude Maitederren historioak bezalakoak entzuteko aukera izatearekin. Berak bizi izandako esperientziak asko hunkitu gaitu eta egia esan gaiari pare bat buelta ematea ere egin zigun. Aimar bere semearen egoera eta bizitza azaldu zigun eta haurra pertsonalki ezagutzen ez dugun arren, Maitederrek kontatutakoaren bitartez ezagutuko bagina bezala da guretzat. Aimar jaiotzean, 15 egun zituenean, bat-batean krisi epileptikoekin hasi zen eta honek asko larritu zituen Aimarren inguruko guztiak. Momentu honetan, ospitalera eraman zuten eta hainbat proba egin zizkioten arren, ez zioten d...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...