Ir al contenido principal

SARRERA

Ongi etorri, gu Eguzkilore taldea gara eta lan honen bitartez aniztasunaren inguruan informatuko zaituztegu. Honetarako, hainbat hitzaldi eta bixitez baliatuko gara eta gure lana borobiltzeko eta osatzeko elementu garrantzitsuak izango dira. Gainera aniztasun orokor horren barruan Motxiladun haurretan zentratuko gara eta gaiari buruzko ikerketa bat egingo dugu. Espero dugu gaia guri bezain beste gustatzea eta gure blogga irakurtzen amaitzean gaiarekiko beste ikuspuntu ezberdin bat izatea. Orain gure lanean murgiltzea besterik ez zaizue geratzen, beraz ongi etorri gurera!

Gai zentrala aniztasuna dela argi utzi nahi dugu, aniztasunaren barruan mila gai eta egoera ezberdin daude eta egia esan ez zaigu oso erraza egin aniztasun horren barruan gure gustuko zen bat aurkitzea. Gaia aukeratzeko lagungarria izan zitzaigun gelan egin genuen ipuinen lanketa bat, hauetan ipuinen bitartez aniztasun ezberdinak ezagutu ahal izan genituelako eta gure lana bideratzeko aukera izan genuelako. Ipuinek kontakizun bat dute, egoera bat eta hauen barruan pertsonaia ezberdinak. Guzti honekin gai anitzak lantzen dira eta hauei buruzko hausnarketak egitea bideratzen gaituzte, beraz moduluari hasiera emateko  aukera paregabea iruditu zaigu. 



Ipuinek erakutsi digute munduan pertsona eta egoera ezberdin asko daudela eta hauetariko bakoitza baldin eta zein betaurrekoekin begiratzen dugun, modu batera ikusi eta jasoko dugula informazio guztia.

Comentarios

Entradas populares de este blog

TABAKALERA II

Tabalerako bigarren saioan, aurreko astean talde bakoitzak beraien txikitako irudietatik ateratako ezaugarriak amankomunean jarri genituen gela osoaren aurrean. Bertan ohartu ginen ateratako ezaugarri askok bat egiten zutela, hala nola, haurtzaroa, poztasuna eta lagunak. Praktika hau bukatu ondoren, Ginea Gisauko bideo bat ikusi genuen. Ikusitako dokumentala Ginea Gisauko album batean oinarritzen da. Bertan, paisaiak, monumentuak, eraikinak, kirola hezkuntza, herri bizitza... agertzen dira eta honen bitartean, narratzaile papera hartu zuenak, non gaur egun herri honetan bizi den, irakurketa partikularra egiten du bere mikroistorioa kontatuz. Bideo honetako artista portugaldarra den arren, bere bizitzako momenturen batean bere aita Gineara bidali zuten eta honek hango istorioak ekartzen zituenez, Ginearekiko interesa piztu zitzaion. Honen ondorioz, erlazio koloniala ikertzen hasi zen. Esan beharra dago, zailtasunak izan zituela artxiboak berreskuratzeko garaian, hain zuzen...

TABAKALERA I

Aniztasunaren inguruko gaia lantzen hasteko, lehen saioa Tabakaleran izan dugu. Gune honetan, profesional baten laguntzaz, erakusketa bat ikusi eta aniztasunaren inguruko proiektu bat hasteko aukera izan dugu, beraz guzti honekin hasiera eman diogu gure lan berri eta ezezagun honi. Aitortu behar dugu nahiko ziurgabetasuna dugula proiektuarekiko, ez baitakigu ez zer eta ez nola egin beharko dugun proiektua, ezta zertan lagunduko digun ere. Hasieran, hezkuntzaren inguruko argazki batzuk aurkeztu zizkiguten non, aniztasuna eta eskola ingurunea aztertzen zen. Ondoren, esan bezala, Madrassa Collective erakusketa ikusi genuen eta bertako langileak hainbat azalpen eman zizkigun erakusketan inguruan. Aipatzekoa da, eremu honetan galduak sentitu ginela, izan ere, bertan azaldu zigutenaren eta gure lanaren arteko harremana ez genuen oso garbi ikusi. Garrantzitsua iruditzen zaigu esatea ez garela oso adituak Artearen munduan, beraz bertako lanek zuten esanahia eta hauen bitartez adierazi nahi...

KIKE AMUNARRIZ

Kike Amunarriz Tolosan bizi den 58 urteko soziolinguista da. 3.urtez gure unibertsitatera etorri da euskarari buruzko hitzaldi bat ematera eta gaurkoan datozen gaiei buruz hitz egin digu.  Hitzaldiari hasiera emateko, gure etorkizuneko lanbidearen eta bere lanbidearen arteko lotura egiteko galdera bat bota digu: zein da ikasketa prozesuaren helburua? euskara ikastea edo euskaldun aktiboak sortzea? honen aurrean taldekiak eztabaidatzen egon ondoren denok bat egin dugu ikasle euskaldun aktiboak sortu nahi ditugula. Izan ere, euskara irakastea gure ustez ezagutza bat ematea delako eta euskaldun aktiboak sortzea euskararen erabiltzaileak sortzea da. Ondorioz, nahiago ditugu euskaldun aktiboak garrantzitsuagoa iruditzen zaigula hizkuntza erabiltzea soilik ezagutzea baino.  Honen segidan, euskaran gehiago zentratu da. Guk aurretik ikusitako bideo baten inguruan hitz egin du, hala nola, euskaldunok gure hizkuntzarekiko dugun ikuspegian. Orokorrean gure burua oso txikia ikusten...