Kurtsoa bukatzear dago eta beraz, blogari itxiera emateko ordua iritsi da. Hortaz, amaiera gixa, gure lan guztiaren inguruko laburpen bat egingo dugu, dena argi geratu dadin. Hilabete hauetan zehar aniztasunaren inguruko informazioarekin ibili gara lanean, eztabaidatzen, hausnartzen, etab. eta guzti honi esker gaur eta orain gauden lekuan kokatzen gara ikasketa-prozesu berezi honi esker. Lan honekiko espektatiba altuak genituen arren, denbora aurrera joan ahala, geroz eta gehiago harritu egin gaitu. A ipatu beharra dugu aniztasunarekiko begirada aldatu zaigula, benetan barne lanketa egiteko baliagarria izan baitzaigu eta. Gure bidaia hau, Tabakaleran hasi genuen, proiektu honetako lehen saioa bertan izan baitzen. Hasieran, hezkuntzaren inguruko argazki batzuk aurkeztu zizkiguten eta ondoren, Madrassa Collective erakusketa ikusteko aukera izan genuen, bertatik gure narratiba digitalerako hainbat ideia lortzearren. Tabakalerarekin batera beste 3 saio gehiago egin genituen, guzti...